Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Skype prest!

Skype prest!

Gari Araolaza 2005/02/23 13:37

Internet bidezko telefonoa da Skype . Doan. 6 Eurotan erosi ditugu mikrofonodun kaskoak. Baina horretarako, jakin behar nork daukan Skype, eta horregatik gaiek esaten duten moduan armairutik ateratzea pentsatu dut:

SKYPEn aurkituko nauzue, garaolaza erabiltzaile izenarekin.

Skype-rekin egin daitezke telefono normaletara deiak ere, minutuan bi zentimo baino merkeago (bai, bi zentimo hori literala da), baina VISA-ren segurtasun handiari esker, telefono normaletara deitzeko bonorik erosterik ez dut oraindik lortu. Hurrengo batean saiatuko naiz berriz.

etiketak: geek, sarea
Gari
Gari dio:
2005/02/24 01:22

Egunean zehar prest nuen Skype-a, baina kanpoko inork ez dit deitu. Aldiz, etxean martxan jarri eta bost minutura sukaldetik korrika etorri behar izan dut "ordenagailua" jo eta jo zegoela. Joxe zen, Joxe Aranzabal. Ederki entzuten zen eta gustora hitz egin dugu 10 minutuz.

Gero, lortu dut Skypeout-eko bonoa erostea. Baina Money... ez dakit zein zerbitzuren ordez, gaur goizetik hona PayPal ordainketa zerbitzua jarri dute martxan, eta harekin arazorik gabe ordaindu dut. Gero Gasteizko familiari deitu diogu sistema hori erabiliz. Sorpresa ederra hartu dute!

Patxi, niregatik arazorik ez Skype bidez hitzegiteko. Joxe ere hor daukazue, agian ni baino interes gehiagorekin momentu honetan...

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2005/02/23 16:59

Atzo, asteartero lez, irratsaioa izan genuen Bilbo Hiria irratian (http://bilbohiria.com ) eta pentsatu genuen, hurrengo elkarrizketetako bat Skype bidez egin behar genuela. Ari ginen pentsatzen, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen ikasle bati egitea, jakin dugunez, berak ere Skype erabiltzen omen du familiagaz berba egiteko. Hemen, hurbilago ere bada Skype erabiltzen duen lagunik, beraz, laister irratia.com gunerako elkarrizketa hori egin dezakegu ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon