Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / ETB1-ean, sare sozialen pribatutasunaren inguruan

ETB1-ean, sare sozialen pribatutasunaren inguruan

Gari Araolaza 2011/09/02 08:10
Egosurfing pixka bat. Atzo ETB1-ean izan nintzen, Euskadi Tropikala programan sare sozialen eta bereziki Facebook-en pribatutasun arazoen inguruan hizketan.

Nire interbentzioa 59. minutuan hasten da.

Oier A.
Oier A. dio:
2011/09/03 13:10

Bai, baina Picasarekin, hasieran, poliziak berak esan behar dio programari bakoitza nor den, eta facebokeen geuk egiten diogu lan hori!

Oier A.
Oier A. dio:
2011/09/02 18:28

Oso ondo elkarrizketa, ondo eta lasai esplikatuta gauzak. Zorionak. Feisbuk-en aplikazio maligno horri buruz, niri okurridu zaidan arriskurik handiena da ez festa batean edanda agertzea, baizik eta festa batean agertzea bera! suposatzen zenean ez zeundela hor... Egia da, tresnaren indarra izugarria da segun eta zein testuingurutan aplikatzen den. Futbol partida batean publikoari kalitate handiko argazki erraldoi horietako bat atera eta automatikoki bertan dauden guztien identitatea izan ditzakete. Eta hori manifestazio batean, edo aireportu batean eta beste mila tokitan aplikatu daiteke. Beraz, facebookek todo-kristo etiketatuta bagaitu, norbaiti argazki bat egin eta bi segundutan jakin dezakete nor den, DNIa eskatu aurretik. Orwell gero eta gertuago dago...

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/09/03 01:55

Eskerrik asko Oier!

Bai, hori adierazi nahi nuen, eta uste dut horregatik grabatzen dituela poliziak manifestazio guztiak. Gero hortik argazkiak atera eta Picasa batekin nahiko erraz identifikatu daiteke manifestazioan egon den jende gehiena. Kontutan izan gainera, gurea herri txikia dela.

Baina horretarako ez da Facebook beharrik, nahikoa da doan ematen duten Picasa aplikazioa erabiltzea, adibidez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon