Podometroa
Nola jakin ume batek zapatak txikiak dituen? Eta nola jakin zein tamainako oina dugun? Erantzuna podometroa da. Baina zergatik da hain ezezaguna eta zergatik ez da egoten honelako tresna zapata denda guztietan?
Gure etxean oinetakoak saldu izan ditugulako beti izan dugu tresna hori eskura:
Lehenengo oina neurtu
Gero oinetakoa neurtu
Simulazioa, ikusteko nola neurtzen den oinetakoa barru aldetik.
Oinetakoen zenbakien zoramena
Teorian, oinetakoen zenbakia zehaztea erraza da, zenbaki europarretan behintzat uste dut hau dela norma:
2 Zentimetro = 3 zenbaki
Baina errealitatean, marka batzuetan zenbakiak handiagoak dira eta beste batzuetan txikiagoak.. Gaur 43-a soberan daukagu eta bihar 45-ean ez zaigu oina sartzen!
Horregatik uste dut tresna hau oinetako denda guztietan egon beharko litzatekeela, norberari dagokion oinetakoa di-da batean aurkitu ahal izateko.
Errebaleko zapatadendako podometroa ez daukat gogoan, baina parrapasa bai. Umetan (duela 35 bat urte), zapatak erostekotan, hantxe nahi nuen nik, horrexegatik. Duela hilabete batzuk paretik seme-alabekin pasatu, eta hantxe ikusi genuen, gasta-gastatua parrapasaren egurra... baina orain obretan-edo ei dago zapatadenda. Ez dagiela parrapasa bota, behintzat!