Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskarazko Podcasting-a desagertzeko arriskuan

Euskarazko Podcasting-a desagertzeko arriskuan

Gari Araolaza 2005/02/20 23:12

Zer den Podcasting-a?

Demagun nik blogen testu bat idatzi beharrean grabaketa bat egiten dudala eta MP3 formatuan jartzen dudala. Norbaitek deskargatu eta bere MP3 entzungailuan jartzen du, autobusean edo trenean doala, edo pasiatzera doala entzuteko. Horixe da Podcasting-a.

Zergatik diot desagertzeko arriskuan dagoela?

Oraindik indar askorik ez du euskarazko Podcasting-ak. Jabi eta Patxik egiten dute antzerako zerbait beraien Irratia.com-eko programekin .

Kontua da euskalcasting-aren aurkako atentatu bat egon dela. Erralek egin du lehenengo aldiz. Nik ilusioz deskargatu dut, pentsatuz Luistxo guruaren ahotsa entzungo genuela.

Ba ez. Erral suizida honek afari osteko kantuak jarri ditu. Hori entzun ondoren nori geldituko zaio Podcasting-a errepikatzeko gogorik?

Ufff...

etiketak: e-gizartea
erral
erral dio:
2005/02/21 01:18

Beranduegi zen Luistxoren hitzaldia grabatzeko eta ez nion eskatuko errepikatzeko, ez? ;)

Berandu konturatu nintzen MP3 erreproduzitzailea aldean neramala eta Arrateko Amaren oniritziarekin egin genuen grabazioa.

Nahiz eta ez izan gure guruaren ahotsa, zerbait bada, ez? ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon