Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Pensant en els altres

Pensant en els altres

Gari Araolaza 2008/01/30 18:34
Udan Bartzelonan ikusi dut izen hau duen dokumentala. Ikusten ari ginen guztiak emozionatu ginen eta gehienak negarrez bukatu.

Learning to Care edo Pensant en els altres dokumentalean Japoniako eskola batean irakasle baten hezkuntza metodoa erakusten da, zein balore erakusten dizkien haurrei, eta haurrek zein serio eta nagusitasunez erantzuten duten. Inoiz ikusi dudan dokumentalik zirraragarriena.

Bartzelonatik ekarri didate bideoa CD batean gabonetan (eskerrik asko Medin!), katalanez. Nahiko ongi ulertzen da, baina erosotasuna dela eta, bila ibili naiz gaztelaniaz edo euskaraz ea aurkitzen dudan. Jakin dut ETB2ko Mundo.Hoy telebista saioan eman zutela duela pare bat urte, baina handik erantzun didate ezin didatela beste pistarik eman.

Norbaitek bideoa katalanez ikusi nahi badu CDan daukat eta P2P tradizionalen bidez pasatuko diot. Bestela, mandoaren sareetan bilatu eta han aurkituko du. YouTuben zati txiki bat bakarrik aurkitu dut:

matx
matx dio:
2008/01/31 13:50

Ez dot ahaztuko lehenengo aldiz ikusi naban aldixa. Bikotearekin izandako haserreldi bat eta gero, telebista piztu nuen, ia tristura pasatzen zitzaidan. Eta nun nere ametsetako irakaslea agertzen dan. Ordutik, propaganda handia egin diot dokumentalari. Bazkalorduan ikusten ditudan bi irakasleri egin diet kopia, paziente bati ere bai, igeriketako taldekoeri kontatu diet zer gertatzen den umeen artean pelikulan.. eta uztailean Bartzelonara etorri zinatenean ez nuen aukera galdu nahi zuek ikus zezazuen. Emozioak hainbeste baldintzatzen gaitu gure bizitzan...

Etiam
Etiam dio:
2008/01/31 22:18

Gaztelerazko bertsioa lortzeko gestioak egiten nabil. Nahikoa izan da zatitxo hau neri malkoa begira ekartzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon