Panoramak: argazkiak pegatzen
Autostitch programarekin jolasean nabil azkenaldian.
Toki batetan 10-20 argazki atera, programari argazkiok eman eta panorama ikaragarriak antolatzen ditu. Harrituta nauka nola lotzen dituen argazki desberdinen zatiak, bata bestearen alboan jarriz, behar den neurrian deformatuz eta kolore, argitasun eta abarrak argazki guztietan berdinduz. Begira hemen nolakoak egiten dituen jendeak!
Lan txiki bat eman diot gaur. Bi argazki atera, modu berezian, eta programa frogatu dut, ea zein emaitza ematen zuen. Oso polita. Begira, bi argazkiak:
eta biak lotzerakoan, hona hemen zer lortu duen Autostitch-ek:
Zerk harritzen nauen
Batetik, hor ikusten da nola ertzak borobiltzen diren. Badakizue objetibo baten ingurunea ez dela planoa, borobildua baizik. Gutxiago (Zoom-ak) edo gehiago (angular handiak), baina beti borobildua. Normala, gauza borobil bat (ikuspegia) nola jarri behar dugu bestela plano batetan? Horregatik, bi argazkiak pegatu aurretik programak errore hori konpentsatu behar du, eta hor ikusten dira nola ertzak borobildu diren.
Bestetik, nola demontre egiten du zenbat "des-borobildu" behar duen eta nola enkajatu behar dituen argazkiak? Bai bai, egongo da formula matematikoren bat horretarako ere...
Azkenik, kolore eta argitasuna nola berdintzen dituen ikustean harritzen naiz. Baina noski, hori ordenagailu batentzat erraza da, behin argazki biak nola enkajatu asmatu ondoren, ez? Hartu puntu berdina bi, hiru edo dauzkagun argazkietan eta pixel bakoitzean media atera besterik ez dago.
Panoramak Euskalherrian
Ikusi nuen lehenengo panorama nirea izan zen. 1999an kamera digitala erregalatu zidaten eta CD batean panoramak egiteko programa zekarren. Ez zen Autostitch bezain automatikoa. Datu bezala eman behar zitzaion zenbateko objetiboa erabili genuen argazkia ateratzeko. Horrela egiten zuen programak zuzenketa eta gero argazkiak enkajatzen zituen. Guztiz harritu ninduen zein erraz atera nuen Santakruz-eko inguru ederraren 360 gradutako panorama .
Gero Josu Arriolaren Mendararraren lana ezagutu nuen. Interneten hastapen haietan Gipuzkoako panorama mordoa egin zituen. Tamalez Josu duela pare bat urte hil zen, eta bere argazkien pista galdu dut.
Garai hartan ezagutu nuen TheMovie enpresa Donostiarra. Beraien balorea pasiara birtualak egitea zen, eta horrela saldu zituzten web proiektu asko. Oraindik ere panorama oso onak egiten dituzte.
Azkenaldian nere lagun Josu Azpillaga ere dabil panoramak egiten, nahiz eta orain ez dudan lotura aurkitzen.
Kamara digitala baduzu, egin zuk ere aproba
> Azkenaldian nere lagun Josu Azpillaga ere dabil panoramak egiten, nahiz eta orain ez dudan lotura aurkitzen.
Ni ere zu bezala, Gari, aprobak egiten eta saltseatzen. Bi aproba ipini nituen aizarna.com webgunean: bata Ernio puntako argazkiz osatua, eta bestea Aizarnako plazarena.
Artikuluxka eta panoramikak, www.aizarna.com webgunean
Kuriosoa da, benetan, autostitch-ena.