Euskal Herriko errepide mapa egiten ari naiz
Aurrera doa Openstreetmap proiektuan egiten ari naizen lana. Opor luze (12 egun!) hauetan egindako auto bidai guztietan eraman dut gainean aitaren GPSa eta gero poliki-poliki kargatu ditut. Hona hemen mapatutako zenbait gune:
- Azkoitia eta Azpeitia
- Donostia eta Oiartzun
- Bergara, Antzuola, Zumarraga eta Beasain (Zumarragatik pasatzean beti begiratzen dut, Traperoa ikusten ote dudan kruze batean, baina ez...)
- Altsasu, N1 eta Sakana aldeko autobidea (Eskuma aldera joanda Irurtzun ere)
- Valtierra eta Argedas
- Durango
- Deba eta Mutriku
Lagundu nahi duzu?
Hau Wikipediaren modukoa da. Ni ez naiz toki guztietara iritsiko eta jende gehiagok lagundu beharko du. Hona hemen laguntzeko moduak:
- GPS bat duzu eta autoarekin ibiltzen zara hara eta hona. Bale, ba grabatu joan etorriak eta bidali niri, kargatuko ditut eta, nik edo beste batek lantzeko.
- GPS-rik ez duzu baina denbora apur bat bai. Kasu honetan izena eman OpenStreetmap-en eta editatzen hasi. Lan handia dago: GPS-eko arrastoen gainean puntu eta segmentuak marraztu, segmentuei izena eman (zein errepide edo kale den), gaizki lotutako errepideak zuzendu, eta abar. Laguntza behar baduzu esan eta lagunduko dizut.
Edizio moduak
Webguneak berak eskaintzen du Java bidezko editore bat, retokeak eta, egiteko. Baina nahiko astuna izaten da luzaroan lan egiteko. Horregatik badago JOSM izeneko beste Java aplikazio bat ordenagailuan instalatzen dena.