Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / OpenStreetMap - Mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

OpenStreetMap - Mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Gari Araolaza 2008/07/08 16:12
Pasa den astean egin genuen OpenStreetMap (OSM) ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan. Interesa duenarentzat hor jartzen ditut erabili nituen aurkezpena eta apunteak.

Bi egunetako saio bizia izan zen, ikasleen partehartzen handiarekin. Nik behintzat oso ondo pasatu nuen, OSMrekin pasio pixka bat dut eta gogoz azaltzen dizkiot proiektuaren gora beherak entzun nahi didan edonori.

Ikastaroaren emaitzetako bat Bilbo ingurua txukuntzea izan zen. Nahiz eta oraindik pare bat egun falta diren eguneraketa osoa izateko, Bilbo erdialdeko mapa nahikoa aberastu genuen, hurrengoan gehiago!

Norbaitek interesik balu hemen jartzen dizkizuet bertan erabilitako aurkezpena eta apunteak:

Apunteak hemen

etiketak: openstreetmap, ueu, mapak, osm
birasuegi
birasuegi dio:
2008/07/18 13:57

Aupa Gari, nik ere oso ondo pasa nuen ikastaroan, benetan interesgarria!

Orain hor nabil Oarsoaldeko mapa egiten.

Ea noiz egiten dugun mapping Party hori!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon