Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ogien eta arrainen miraria

Ogien eta arrainen miraria

Gari Araolaza 2009/01/09 23:39
Badago SGAE eta ingurukoek esaten duten gezur bat (beste batzuen artean), bereziki erridikulua iruditzen zaidana. Gezur horren arabera 1000 pertsonak deskargatu badu diska bat P2P erabiliz, horrek esan nahi du 1000 diska gutxiago saldu direla. Edo beste modu batera esanda, P2P-rik ez balego, jendeak 1000 diska horiek erosiko lituzkeela.

Gaiak jarraitzen du, beste modalitate batzuetan:

Gu Gira diska: 20.000 kopia

Eguerdian entzun dut irratian Elkar eta Radio Euskadik ateratako "Gu Gira" diskak 20.000 kopiaren muga gainditu duela. Esatariak esan duenaren arabera, gaur egungo teknologiek kopiatzea errazten dutenez  esan genezake 20.000 kopia horiek garai bateko 40.000 saltzearen baliokideak direla. Hau da, 20.000 pertsonak erosi du diska eta beste 20.000 pertsonak kopiatu egin du.

40.000ko kopuru hau Benitorenaren errekorretik nahiko gertu omen dago. Benito Lertxundik orkestrarekin grabatutako diskaren 50.000 kopia saldu zituen. Gertu gaude beraz. Oraintxe noa diska horren bila PizzaTorrent bilatzailera, ea laster iristen garen Benitoren errekorrera!

Brothers in Arms: 40 kopia

1985ean erosi genuen etxean Dire Straits taldearen Brothers in Arms diska (binilozko LPa). Aurretik taldearen zuzeneko diska ongi errepasatuta geneukan, kasete batean grabatuta, noski!.

Hala ere, garai hartako "zailtasun teknikoak" gainditzea lortu genuen itxura denez, eta kalkulatzen dut 40 lagun ingururi atera geniola kopia kasetean. Anaia eta bion inguruan denek zekiten diska hori etxean genuela, eta behin eta berriz eskatzen zizkiguten kopiak. Kasetea eman eta hurrengo egunean bueltatzen genien grabatuta.

Ruperren kantuak zioen bezala "Baina gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi"

etiketak: musika, p2p
leire
leire dio:
2009/01/11 23:56

aupa, Gari!

Arrazoi osoa daukazu! Disko bat erosi orduko, 15 bat edo geneuzkan grabatuta zintetan. Askotan opariak izaten ziren, Gabon eta urtebetzekoak. Gero, zuk esan duzuna, lagunei grabatu, edo max-mixak egin....Guk, behintza, gaur baino askoz musika gutxiago geneukan (grabatua zein originala).

Kantu bat jaisteak ez du esan nahi aukera hoi egon ez balitz, erosiko genukeenik. Lehen bezala, max-mix batean kanta bat izan bai, baina askotan jain be ez genekien norena zen.

SGAE-na lotsagarria da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon