Urtebete motorrean
Astean zehar nire bizitzaren zati handiena Eibarren bertan egiten dudanez (3-4 kilometroko ibilbideak egunean 4 aldiz), pasa den urtean motorra erosi nuen Jatsu eta Lur lankideekin animatuta. Ez da beste munduko gauza, baina izugarri erraztu dit bizitza.
Urtebetean 2000 kilometro inguru egin ditut Eibarren gora eta behera. Neguan hilabete eta erdi bakarrik izan dut gordeta, eguraldi gordinena egin duen garaian. Osterantzean, urtebetetzean erregalatu zidaten txamarra eta fraka inpermeable batzuei esker, ez naiz inoiz busti eta lasai joan ahal izan naiz lanera, nahiz eta euria egin.
Inoiz motoan ibili gabe nengoen, eta benetan gomendatzeko moduko esperientzia da. Damutu zaidan gauza bakarra, diru pixka bat gehiago ez gastatu izana. Baina ez nengoen ziur, ea hilabeteko hegoaize bat bakarrik ala luzarorako laguna izango ote zen. Hurrengoa hobea!
Joan den asteazkenean ikusi zintudan lehen aldiz motor gainean, kasko eta guzti, eta iruditu zitzaidan oso ondo moldatzen zinela. Zorionak, orain urtebete hartu zenuen erabakiagatik. Libreago zabiltza, gutxiago kutsatzen duzu, eta arazo gutxiago dituzu motorra edonon uzteko. Teknosexu ekomotorzalea zara orain, hori ulertzerik baldin badago ;-)