Mikroformatuak itzuli dira!
Euskal SEOn irakurri dut behingoz Google hasi dela mikroformatuak irakurri eta prozesatzen.
Mikroformatuak zer diren
Mikroformatuak edo microformats, HTML kode zatiak dira. Gure webgunean idaztean kode zati hauek erabiltzen baditugu Google bezalako robotentzat informazio gehigarria ematen ari gara, informazio egituratua, gero bilaketak eta konparaketak egiteko balioko duena.
Erabiltzaile arruntek ez dute ezer berezirik nabarituko. Aldiz, programa bereziren batekin webgunea irakurtzen duen batek, datu zehatz asko aterako ditu orri horretatik.
Gure aspaldiko lagunak dira mikroformatuak. Blogean idatzi izan dut gaiaren inguruan:
- Yahoo eta Microsoft ere mikroformatuen alde.
- Mikroformatuak agenditisa konpontzera
- Nire bisita txartela mikroformatuan
- Mikroformatuen egilea
Geroago, gure inguruan Teketen ibili da gaia bultzatzen. Ordurako nik esperantzak galduta nituen apur bat, ez niolako gauzari aurrerapenik ikusten, baina Teketenek tresna politak egin zituen mikroformatuen inguruan. Hainbeste, microformats.org webgunean ere publikatu diotela mikroformatuen ideia eta Twitter lotzen dituen proposamen bat: Microblogging Nanoformats
Googlek mikroformatuak bultzatzea izugarrizko albistea da. Kontutan izan datubase batetik sortzen bada zure webgunea, oso erraza da mikroformatuak sortzea, eta onura handiak jaso daitezke zure edukiari bisibilitatea gehituz. Ez izan alferra eta aztertu pixka bat gaia.
Oraingoz, nire hCard txartela jarri behar dut berriz ere nire blogean.
Irakurri osorik Googleren blogean: Introducing Rich Snippets
Honako hau da Googlek daukan poterea, bere gustora formatuak bultzatu ala ahaztuarazi dezakeela. Teknologikoki potere hori ikaragarria da, eta alde batetik ikusita, Microsoftek berak ere ezin izan du hori egin Silverlight .net eta abarrrekin. Beste aukera bat dira, baina ezin izan dute beste formaturik dezagertarazi.