Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Elgetako Espaloian beti zerbait

Elgetako Espaloian beti zerbait

Gari Araolaza 2009/11/30 08:55
Atzo iluntzean Xabier Leteren poesia emanaldian egon nintzen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Elgetan beti gertatzen da zerbait ona. Ez dira inoiz emanaldi arruntak.

Xabier Lete

Xabier Lete eta Lourdes Iriondo
CC-BY-NC gaztelumendi.org

Emozioz betetako emanaldia izan zen atzokoa. Aukera bakarrenetakoa. Jose Angel Irigaraik bukaeran esan zuen moduan, hemendik urte batzuetara esan ahal izango dugu "Elgetako emanaldi hartan izan nintzen". Elenak Facebooken dio ez zitzaiola musika gehiegi gustatu. Niri alderantziz. Asko gustatu zitzaidan. Niretzat emozio handieneko unea izan zen Joxan Goikoetxeak Errota zahar maitea jo zuenean.

Karanbola bat kontatu behar dut:

Googlera joan naiz ea Xabier Leteren argazki librerik zegoen sarean, eta ezkerrean dagoen hau aurkitu dut (ez da guztiz librea baina lizentzia hartzen dut). Hara non ikusten dudan nork egin zuen irudi horretan komentarioa duela 4 urte: nik neuk. Ez nintzen akordatzen. Eta zein komentario? Ba "Errota zahar maitea" kantua hain juxtu, atzo hainbeste zirrara sortu zidana.

Ziurrenez emanaldiaren une hori ez zen denentzat emozionanteena izan, baina argi dago niretzat baietz. Gauza pertsonala izango da agian.

 

Elgetan gertatutakoak

Negua, eguraldi txarra eta Elgetan kontzertua. Niretzat konbinazio esplosiboa dira. Hemen gertatutako batzuk:

Fernando Saunders: Lou Reed-en baxujolea elurte batean etorri zen 2005ean Elgetara kontzertua jotzera. Amari 4x4-a eskatu eta han joan ginen. Kontzertua oso ona, Ruper ere igo zen beraiekin kantatzera. Ondorengo giroa ere familian, musikariak han gelditu ziren. Kanpoan elurra mara-mara eta eskerrak 4x4-arekin geunden. Horrela lortu genuen jeistea.

Medin Peiron: Bartzelonako pianojoleak 2006ko urtarrileko ostiral bat aukeratu zuen Buster Keatonen filma mutu bati piano musika jartzeko. Gustora egon ginen, familian. Oraingoan ere elurra. Garajean kateak jarri (Eibarren ere elur asko zegoen, atera kontuak) eta gora! Bueltan ere abentura. Pentsa, Bergaratik egin genuen buelta eta kateak berriz garajean kendu nituen!

Los Reyes del KO: bluesero hauek 2007ko irailean egon ziren. Eguraldiak errespetatu gintuen egun hartan, baina kontzertua demasa. Gainera gero han gelditu eta Marcos eta Adrianekin tertulian.

Ruper Ordorika + Jon Piris: Berriz ere bihotzean eramateko kontzertua, 2007ko azaroan. Gainera, kontzertu ostean tertulia Ruper, Jon, Iban, Maialen, Maite eta abarrekin. Gustora!

Juan Carlos Perez: Itoizeko arima 2008ko azaroan egon zen. Hori ere abentura demasa. Baina bere garaian azaldu nuen blog honetan. Juan Carlos Perez Elgetan.

Xabier Lete: 2009ko azaroan etorri zen. Baina hau kontatu dut hasieran.

Esandakoa. Adi Elgetako Espaloiko kontzertuekin!

EGUNERAKETA (2009/12/2): Ataurik saioan ateratako argazkiak kargatu ditu Flickr-en: Xabier Lete Elgetan

Sail ederra!

ramon
ramon dio:
2009/12/01 09:39

Gogoan dut poster hori, kanpoan ikasten egon nintzenean gelan izan nuen, esaldia ere ikaragarria: Izan zirelako gara, izan garelako izango dira

matx
matx dio:
2009/11/30 14:11

Errekuento ona! Errota zahar maitea berrentzuteko aitzaki bikaina. Merzi!

Amatiño
Amatiño dio:
2010/01/26 02:27

Herri Gogoak 1968an argitaratutako disko-azalean Xabier bizarrik gabe agertzen da. Segurutik garai hartakoa da. 1974an Eibarko Kulturalean kantatu zuenean bizar handia zuen eta urtebete geroago, Orbean, berriz, are handiagoa.

ramon
ramon dio:
2009/11/30 20:34

Nik ere sarrerak nittuen erosiak eta azken liburua zinatzeko ere eruateko asmoaz nebilen, bainan askenean ezin izan nuen joaterik izan. Doble pena. Eskerrik asko saioaren kutsu sentimentala gogoratzearren. Letek baditu hainbat abesti horrelakoak eta errota zaharra dudabarik horietako bat da, niretzat ere berezia

GipuzkoaKultura
GipuzkoaKultura dio:
2009/12/01 12:32

GureGipuzkoa.net atarian Juan San Martin zenak Xabier Leteri ateratako argazki libre bat eskuragarri badezu: http://www.guregipuzkoa.net/photo/14706

Ze lekutan eta noiz aterata dagoen auskalo, baina zaharra denik ez dago ukatzerik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon