Konjeladoreko musika
Baina azkenaldian 80. hamarkadako hainbat talde itzultzen ari da. Sorkuntza aldetik ezer gutxi, betiko kantuak jotzen, baina katxe aldetik jeitsi direnez ere, horrek aukera ematen du bere garaian ikusi gabekoak ikusi ahal izateko. Denetik ikusten da. Batzuetan gustoagatik jotzen jarraitzen duten taldeak eta beste batzuetan beraien karrera diruagatik artifizialki luzatzen eta luzatzen saiatzen ari direnak.
Atzo gauean ASIAren momentua izan zen, Bilboko Santana 27 aretoan. Duela 26 urte Donostiako belodromoan jo zuten 12.000 pertsonaren aurrean. Garai haietan supergroup bat izan zen, beste talde batzuen errautsetatik sortutakoak, besteak beste Yes, King Crimson, Emerson, Lake & Palmer, Uriah Heep, U.K., Roxy Music, Wishbone Ash and The Buggles (akordatzen? Video killed the radio star ) Atzokoan ez ginen 1.000 pertsonara iritsiko, eta ni baino gazteagoak ( 37 urte) oso gutxi, baina zein ondo pasatu genuen, kantu zaharrekin.
Kuriositate pixka bat duzuenontzat, hona hemen orain dela 25 urteko bideoa. YouTuben beste bideo piloa aurkituko duzue, besteak beste MTVk zuzenean eman zuen lehenengo kontzertuaren bideoa, Asia in Asia . Ikustekoa da bideo horretan Geoff Downes tekladu jolearen sintetizadore andana.
Neu ere hamarkada hartan geratu nintzen preso, baina beste kartzela batean, uste dut. Portzierto, Teknosexuaren RSS jarioan del.icio.us-eko zure lotura batzuk agertu zaizkit gaur. IKTeroekin ere gertatzen zait, eta niri nekargarria egiten zait, blog artikuluak espero eta beste horiek topatzea. Nahi baditut zure delixiak, harpidetuko naiz haietara, edo gehituko zaitut neure Delicious Network propioan.