Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ordenagailuaren mahaia garbi

Ordenagailuaren mahaia garbi

Gari Araolaza 2008/03/18 19:53
Kable-modema, ADSLaren routerra, entxufeen katxarroa, wifi routerra... denak mahai gainean eta kableak nahasirik badituzu, hona hemen nire soluzioa.

Inspirazioa Declutter your desk izeneko webgune honetatik jaso nuen. Pasa den astean materiala erosi eta atzo eta gaur artean ordubetean prestatu dut dena:

Kable eta trasteak garbi
Ikuspegi orokorra

Kable eta trasteak garbi
Ohola eusteko modua. Bi eskuadra, zuloa oholean eta tirafondoz mahaiari lotu. Nahi denean (aldaketak egiteko adibidez) erraz desmuntatu daiteke.

Kable eta trasteak garbi
Gertutik ikusita. Bai, kableak nik jarritakoa baino modu txukunagoan ere jarri daitezke, eta ikusten denez argazkia ateratzeko unean FON-Linksys routerra konektatu gabe zegoen.

Erabilitako materiala:

  • 600x300x10 milimetroko ohola.
  • Bi lotura eskuaira (75x75 mm)
  • 6 gabila edo tirafondo
  • Brida poltsa bat
  • Entxufe oina
  • 3 m. kable berria ( Anteneroak prestatuta )

 

Laguntzaileak:  Andoni eta Olatz

 

 

etiketak: informatika, brikolajea
ander
ander dio:
2008/03/24 11:05

Aupa Gari: Nire aitaginarrebari bidali behar diot hau segituan. Emaztea mutur du bere muntaia "teknologikoarekin". Pentsa: portatila, inprimagailua, kable-modema, Wireless antena, telebista, dvd aparatoa telebistarentzat, euskaltelen TDT argailua... eta dena entxufe bakar batean!

xa2er
xa2er dio:
2008/05/06 13:23

"Una mesa ordenada es sinónimo de una mente vacia" nonbaitean irakurri nian behin. Montaje elegantea, txo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon