Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Geocaching: altxorraren bila

Geocaching: altxorraren bila

Gari Araolaza 2009/02/12 10:11
Asteburuan egiteko plan bat hemen, haurrekin edo besterik gabe ibilalditxo baterako aitzakia.

Urtarrilaren 31an aurkitu genuen lehenengo aldiz Geocache bat, Zumaian izan zen. Izugarrizko ilusioa egin zigun artapalo erabiltzaileak ezkutatutako altxorra aurkitzeak. Niri ilusio handia egin zidan, eta zer esanik ez 6 eta 3 urteko haurrei. Baina hara iritsi aurretik Zumaian ibilaldi txiki bat egin behar izan genuen, altxorra aurkitzeko beharrezko pausoak emanez.

Lehenago, gabonak aldera, Arraten zegoen geocache baten bila ibili ginen, baina ez genuen aurkitu, agian norbaitek handik kendu zuen edo guk ez genuen aurkitzen jakin. Auskalo.

Zer da Geocaching-a?

Denborapasa bat, joko bat. Norbaitek toki batean altxor txiki bat ezkutatzen du. Gero tokiaren koordenatuak publikatzen ditu Interneten eta beste erabiltzaile batzuk hura aurkitzen saiatzen dira.

Zer da altxor hori?

Normalean tupperware motako ontzi bat, busti ez dadin ondo itxita. Han barruan papera eta arkatza egoten da, eta altxorra aurkitzen dutenek beraien izena, eguna eta komentarioren bat idazten dute.

Batzutan jostailu edo detaile txiki bat egoten da. Hartu daiteke, baina beti ere hurrengoarentzat beste zerbait utziz. Gero, berriz ere altxorra ondo ezkutatu eta prest dago hurrengo datorrenarentzat.

Kontuz ibili behar da jokoan parte hartzen ez duen inork ez dezan altxorra nabaritu, askotan altxorra lapurtu edo tokitik kendu dezaketelako.

Gero etxean, Geocaching webgunean utzi abisua, tokian egon eta aurkitu duzula eta abar. Altxorra gorde duenak gustora irakurriko du ziurrenez.

Nork jokatu dezake? Doan da?

Edonork jokatu dezake joku honetan, bai altxorrak ezkutatzen eta baita aurkitzen ere. Horretarako nahikoa da Geocaching webgunean doan izena eman eta hango pausoak jarraitzea.

Behar den gauza bakarra GPS bat da. Denbora librea eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea ere komenigarria da. Haurrentzat ere oso plan ona da. Gure Andonik (6 urte) badaki GPS-aren norabideei jarraitzen, eta oso ondo pasatzen du altxor bila, berak esaten digu "handik!" eta gu atzetik joaten gara.

Beste helburu batzuetarako aitzakia

Benetan uste dut beste gauza batzuetarako aitzaki ona dela Geocaching-a. Adibidez:

  • Toki berriak ezagutzeko.
  • Turismoa erakartzeko. Ikaragarria zenbat jende pasatu den Zumaiako geocachetik. Papera ere agortu da!
  • Haurrek ibilaldiak egin ditzaten aitzaki moduan. Altxor bila ez dira oinez nekatzen.
  • Mendian orientatzen ikasteko.
  • Aspaldiko lagun horiekin elkartzeko.
etiketak: geocaching, turismoa, gps
Txus
Txus dio:
2009/02/12 18:18

Lehenengo aldia da geocachingari buruz entzuten dudala. Plan oso kuriosoa. Nire anaiei pasako diet, hainbeste hiloba eukita sakotan ez dakigu zer egin arratsalde osoa ondo pasatzeko. Ondo segi

Goio Telletxea
Goio Telletxea dio:
2009/02/13 10:31

Beti penstsatu izan nuen zein dinamika politak sor zitzakeen honelako zerbaitek eta existitzen da! Aipatzen dituzun erabilpen horiek oso interesgarriak dira. :)

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2009/02/22 15:36

Oso interesgarria, Gari! Sarean aurkitu dut Alice Christie doktorearen webgunea, eta hor hainbat aholku ematen die irakasleei, zelan erabili Geocaching jolasa ikasleekin:http://www.alicechristie.org/geocaching/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon