Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Gari Araolaza

Gari Araolaza

Zer da hau? egun batetik bestera idazten jarri eta aurkezpenik ere ez...

Gari naiz. Internetaren euskal munduan ibili bazara ezagutzen gara, hemen inguruan nabil eta, azkeneko urteetan. Eibar.ORG Elkartean eta Internetgintza enpresa batean batez ere.

Bart lorik ezin egin eta bloga izan behar nuela erabaki dut, eta hementxe nago. Goizean kafe orduan txorakeria batzuk egin ditugu argazki kamerarekin eta hor goikaldean duzue emaitza, Maite Etiam-en esku finetatik pasa ondoren.

Aitzakia Anjel Lertxundik eman dit, bere zutabean

Hemen kopiatzen dut testua, badaezpada ere

Teknosexuala

anjel lertxundi

Irakurle, metrosexuala baldin bahaut, jakik ez hagoela modan, hirea fashion itxura oso iraupen laburreko lorea izan dela. Moda-modan egon nahi baduk, teknosexualena duk orain modernitatearen gailurra. Emaiek berriro askatasuna hire paparreko ileei, etzak sosik gastatu kremak erosten, eskura ezak ostera ere hire ar itxura, bihur hadi teknosexual, eta eskura itzak, atzo goizeko metrosexualen kremen ordez, trepeta teknoak: azken orduko ordenagailu eta segapotoa, iPod-a lepotik zintzilik

Ez duk aski. Hona, halaber, modan egon nahi baduk, jarraitu beharreko diziplina: kirola egin; jana zaindu; ar itxura eskuratu, baina, ororen gainetik, teknologia berrien zale itsua izan. Blog bat zer den ez balekik, edo Sustatuk ematen dituen aholku teknologikoak ulertzen ez badituk, hireak egin dik.Teknosexualen sexua ere birtuala ote den, horixe ez diat jakiterik izan.

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon