Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Garbitu spama Gmail-en bidez (1)

Garbitu spama Gmail-en bidez (1)

Gari Araolaza 2005/02/04 15:47

Azkarregi esplikatu dudala kexatu dira, eta hona hemen azalpen argiagoak:

Funtsean egin behar dena da mezuak irakurri aurretik, Gmail-etik pasatzea. Bidean, Gmail-ek spam iruditzen zaizkionak bazterreratuko ditu eta guk ez dugu zabor hori jasoko.

Has gaitezen:

  1. Pausoa: GMAIL helbide bat lortu

    Gmail helbideak lagunen gonbidapenez lortzen dira. Gmail helbidea duen norbait ezagutzen baduzu, eskatu berari eta berak bidaliko dizu gonbidapena. Nik ere oraindik badauzkat zenbait gonbidapen, nahi baduzue.

    Gonbidapen hori e-postaz iristen da orain daukazun helbidera. Mezu horretan dagoen lotura batean klik eginik, Gmail-en webgunera joan eta izena eman ahal izango duzu.

    Hori egindakoan, utzi egun batzuk horrela, eta egin aproba batzuk, mezuak bidali eta irakurriz nabigatzailearen bidez. Ikasi nola antolatu daitezkeen mezuak etiketen bidez, egin bilaketak eta abar. Aztertu sistema pixka bat, eroso sentitu arte.

(Jarraituko du)

etiketak: lau truku
mitxel
mitxel dio:
2005/02/12 20:59

nik ere, sobran badaukazu, gustura hartuko dut GMAIL helbide horietako bat mitxel

asier
asier dio:
2005/02/07 10:22

Oindiokan Gmail konturik sobran?

Nik neuk be hartuko neuke bat.

asier

Gari
Gari dio:
2005/02/13 17:25

Kaixo Mitxel,

eta nola bidaliko dizkizut ba? zure e-postarik ez duzu utzi behar? idatzi neri bestela. garaolaza ABILDUA gmail.com

Gari

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon