Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Frets On Fire: gitarra ordenagailuan

Frets On Fire: gitarra ordenagailuan

Gari Araolaza 2007/12/31 07:22
Inoiz ez naiz oso makineroa izan, baina noizean behin engantxatzen naiz jokoren batekin.

Aurtengo gabonetan Frets On Fire jokoarekin nabil topera, Aitzolek abisatu zidanetik. Badago Guitar Hero izeneko jokoa Playstation edo horrelako kontsola batentzat, gitarra eta guzti. Noizean behin Mediamarkt-en ikusi eta frogatu izan dut, arrakasta handirik gabe). Frets On Fire, Guitar Heroren klon bat da, software libre moduan banatzen dena (GPL lizentziarekin). Gainera Python-en idatzita dago.

Frets on Fire: teklatua nola hartuGitarra ordez, ordenagailuaren teklatua modu xelebrean hartu, eta pantailan azaltzen diren notei jarraitu behar zaie. Ondo joten baduzu zure gitarraren soinua entzuten da. Oker jotzen baduzu, zarata arraroak hasten dira.

Zenbait kantu deskargatu ditut e-mandoa erabiliz (jokoarekin kantu gutxi batzuk datoz) eta hortxe nabil gustora Boston, Hendrix, Megadeth, Metallica, Gn'R, Black Sabath, Judas eta Motorhead-ekin jo ta su!

Ubuntun jolasteko nahikoa da Sistema -> Administrazioa -> Synaptic pakete kudeatzailea  egin, programa bilatu eta instalatzea.

Windows-erako, deskargatu eta instalatu, guztiz software librea da eta. Di-da batean.

Bideo bat ere uzten dizuet, nola dabilen ikusi dezazuen. Ez engantxatu gehiegi!

etiketak: jokoak, musika, games, gitarra
Imamon
Imamon dio:
2007/12/31 15:47

Oso ona, probatzera noa. Ea portatilarekin jokatu daitekeen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon