Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Flickr, zure argazkiak sarean

Flickr, zure argazkiak sarean

Gari Araolaza 2005/04/20 23:25

Argazki kamara digitala dugunontzat beharrezko webgunea eta azkenaldian enamoratuta naukana: Flickr

Lastima oraindik inglesez bakarrik dagoela.

Oso inbento erraza da:

  • Errejistratu zaitez
  • Kargatu argazki bat (Upload) eta jarri titulua, deskribapena eta etiketak.

...eta nabigatu, besteen argazkietan kuxkuxeatu, nahi dituzun gaien araberako argazkiak bilatu etiketen bidez

Kuxkuxeatzeko zenbait etiketa: basque mutriku sexy bst2005 bullfight

eta ordaindu ezkero (urtean 40 dolar inguru), hilean 2 GB kargatzeko aukera eta argazkiak tamaina orijinalean han gordeta, etiketa eta guzti.

Eibar.ORG Elkartearen inguruan hasi beharko genuke ikastaro motzak egiten berriz ere. Han esplikatu genezake marabilla hau. Interesatutako norbait?

etiketak: lau truku
patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2005/04/21 11:50

Itzela da. Itzela da Flickr, fli(ckr)patzekoa; eta erabilera anitz ahalbidetzen dituena gainera. Argazki mordoa ikusi daiteke bata bestearen atzetik, ezer sakatu barik. Argazkiak argitaratzeko orduan, blog batean adibidez, berak emango dizu neurri eta tamaina egokia. Aldatzen ibili beharrik izan gabe. Itzela da.

Itzela da programa hau, eta itzelak dira beste hainbat ere... asko dago, programa asko sortzen ari da aspaldion....

UEUn blogei buruz egingo dugun ikastaro/tailerrean, holango programak ezaguturazi beharko ditugu, eta jendaurrean demo txikiak egin, nork bere gusturako programak eta guneak eduki eta frogatu ditzan.

  1. egun dira, ez da asko. Baina zeozer ikasiko dugu guztion artean. Batak besteari, dakien apur hori erakutsiz. Elkarrekin testeatuz...

Esan dizuet, UEUn uztailaren 20, 21 eta 22an. Birrak eta Blogak Iruñean.

ana m.
ana m. dio:
2005/05/01 14:22

enamoratuta nauka neu ere bai. gmail-ek enamoratuta naukan bezala. eta gaur goizean, gosaltzen ari nintzela deskubritu dut zergatik: AJAX. ez da inolako inbento berria. inbentoen batuketa soila da, baina modu egokian erabiliz gero, ni bezalako tuntuei irribarre atsegin bat marrazteko gai da.

Iturri
Iturri dio:
2005/05/18 00:01

Aupa Gari:

Pasa egin zitzaidan mezu hau, baina ikastaroa eginez gero, abisatu.

Portzierto, Euskadiko Kutxarekin arrazoi osoz kabreatu zara. Eta behar den bezala bideratu duzu haserrea.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon