Segurtasun arazoa Firefox-en
Gari Araolaza
2005/02/07 18:33
...eta iritsi da eguna. Gaur azaldu da azkenik segurtasun arazo bat gure nabigatzaile gogokoena den Firefox-en .
Arazoa ez da larria, eta minutu batean konpontzen da, baina albiste da, lehenengo aldiz gertatu delako. Explorerri arazo berdina ez zaio atera, Firefox-ek duen aukera berri bat ez dagoelako IE-rako garatuta.
Detaile eta test-ak egiteko, onena Kriptopolis-era baina zuzenketa hemen behean:
- Idatzi about:config helbide barran eta Enter
- Bilatu IDN eta network.enableIDN aukera aurkituko duzu.
- Bi aldiz klik egin horren gainean, eta bukaerako True, False bihurtuko da.
Listo!