Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Facebook: beste sare sozial bat besterik ez?

Facebook: beste sare sozial bat besterik ez?

Gari Araolaza 2007/07/04 18:52

Zer diren sare sozialak

Webguneak dira, non izena eman eta zenbait aktibitate egiten diren, jende ezagunarekin lotu eta berria aurkitu. Zentzu zabalenean Flickr eta Tagzania sare sozial moduan hartu ditzazkegu, baina benetan sare sozialak deitzen zaie Orkut , LinkedIn edo horrelakoei. Twitter ere sar genezake maila batean sailkapen honetan.

Sare sozial guztietan sartzen saiatzen naiz frogatzeko gutxienez, baina oraindik ez dut askorik lortu sare sozial puru hauetan.

Zertarako sare sozialak?

Auskalo. Edozertarako eta ezertarako. Bestela esateko, laneko kontaktu interesgarriak egiteko, lehendik lagunak direnak gertuago jarraitzeko eta baita ligatzeko ere. Zer espero genuen Interneten sartu ginen lehenengo aldian? Auskalo. Ba berdin.

Facebook

Facebook da modako azkenetako sare soziala. Oraindik ere ez diot probetxu askorik atera, baina zenbait desberdintasun berezi aurkitu dizkiot:

  • Abiadura: sare normal batean oso geldoa da kontaktuak sortzea. Bestalde, normalean lehendik ezagutzen zenuen jendearekin egiten duzu kontaktua, eta noski, interesgarriena da jende berriarekin kontaktatzea. Facebook-en oso azkar (hiru bat egunetan) sortu ahal izan dut hasierako sare hau.
  • Kanpoko garapenak: Facebookeko jendeak hurbilpen interesgarri bat hartu du: zu aplikazio garatzaile bazara, tresna bat prestatu eta Facebook-en jar dezakezu jendeak erabili dezan: argazki galeriak, mapak, Tagzaniarekin lotura, bilatzaileak, bideoak eta abar. Horrek ikaragarrizko irekitasuna eman dio tresnari, eta imajina daitekeen edozer egin daiteke Facebook-en.
  • Lagunen gertuko jarraipena: lagunak zertan ari diren oso gertutik jarraitzen da eta horrek bidea ematen du guk ere pausoak emateko. Tresnaren aktibitateak aktibitate gehiago elikatzen du beraz.

Gehiago jakin nahi duzula?

Bada, frogatu Facebook eta ikusiko dugu elkar. Hemen dago Gariren profila

etiketak: geek
josu azpillaga
josu azpillaga dio:
2007/07/05 12:01

Sare sozial hauek ulertzea kosta egiten zait, egia esan. Orkut-en alta eman eta bigarren egunerako aspertu nintzen. Lana dela-eta, LinkedIn eta eConozcon ere eman izan dut alta. Berdin: aspertu eta han geratzen da nire perfila, abandonatuta.

Eta orain FaceBook-en eman dut alta. Hau ere ikasi beharko da...

Aurrekoekin konparatuta, bistazo batean, badu diferentzia nabarmena: beste aplikazioak bertan integratzeko duen modua. Nire argazkiak flickr-en baditut, facebook-en integra ditzaket; nire bloga eibar.org-en izango banu, integratu ahalko nuke facebook-en... eta, horrela, beste aplikazio guztiekin. Hori oso idea potentea iruditzen zait.

Segiko dugu ikasten ;-)

Julen
Julen dio:
2007/07/04 23:02

Facebook-ekin eta sare sozialekin lotuta bada proiektu interesgarri bat: The Coop. Honekin sare sozialak nabigatzailean integratu nahi dira. Momentuz prototipo bat besterik ez da baina batek daki etorkizun batean zein bilakaera izango duen. Informazio gehiago: http://labs.mozilla.com/2007/04/keep-track-of-your-friends-with-the-coop/ Apirilean komentatu zen slashdot-en: http://slashdot.org/articles/07/04/04/1443241.shtml Proiektuaren wiki sarrera: http://wiki.mozilla.org/Labs/The_Coop

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon