Nola izan euskal herritar egokia bi pausotan
1- Aukeratu zure eredua
A eredua
- Independentzia
- Presoen alde, torturen aurka
- Euskara
- ETAren ekintzak gatazkaren ondorioa dira
- AHTren aurka
- Herri Urrats eta Korrika
B eredua
- Autodeterminazioa
- AHTren alde
- Euskara (baina ez gehiegi)
- Kilometroak eta Salburua
- Aurrera doan herria
- Enpresarioak guay dira
D eredua
- ETA da gure arazo bakarra
- Biktimak dira garrantzitsuena
- Euskara oso polita da baina gaztelaniaz nahi dut
- Espainia zoragarria da
- Ibarretxe gaiztoa da
2- Segi bizi osoan aukeratutako ereduari
- Oso garrantzitsua: inolaz ere ez nahastu ereduak!
- Inork zure inguruan gidoia nahasten badu, eraso egin. Ziur beste taldekoa dela eta! edo okerrago, agian traidore bat da! (Gogoratu apostasia dela bekatu okerrena)
- Ez dago beste eredurik, ez asmatzen hasi. Berriz diogu: ez nahastu; ezin zara aldi berean ETAren biktimen eta presoen alde egon.
- Zerbaitekin ados ez bazaude, ez arduratu eta disimulatu, denboraz iritziz aldatuko duzu eta zure taldekoekin bat egingo duzu.
Zer gertatu zaio ordena alfabetikoari?