Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskalmet berria

Euskalmet berria

Gari Araolaza 2006/08/30 10:06

Aspaldi sartu gabe nengoen Euskalmet.net zerbitzuan eta gaur zenbait sorpresa aurkitu dut:

  • Java aplikazio bat eskaintzen dute, norberak instalatu eta nolabait eguraldia jarraitzeko. Linux-en dabilela diote, baina ez dut martxan jartzea lortu. Hau pauso garrantzitsua da. Kontutan izan agian API bat sortu dutela aplikazio horrekin komunikatzeko. API hau publikoki dokumentatuta balego, edonork bere webgunean integratu ahal izango luke EuskalMet-en eguraldia!
  • Halako erretxazoa sortzen zidan Copyright abisu nabarmen hura kendu dute. Copyright zorrotz harekin, bazirudien norberak eguraldia ikusi eta ezin ziola inori esan, emazteari ere ez! Orain aurkitu dudan Copyright abisu bakarra Jaurlaritzaren testu orokorra da.
  • Webgunea berritu eta Jaurlaritzaren gune nagusiaren eduki kudeaketa sisteman (CMS) integratu dute. Horrekin ere irabazi du.

Aplikazioa eta API-arena gertuagotik aztertu (ea lortzen dugun martxan jartzea) eta kontatuko dut hemen zer ateratzen dudan.

etiketak: e-gizartea
Nando
Nando dio:
2006/08/30 13:09

Eguraldi txarra izango da gaur...?

goazen euskalmeten webgunera ikustera...

ops, error:

:o)

Agur, Nando.

tragen
tragen dio:
2007/07/27 13:41

Eup!

Badirudi euskalmetekoak, aurrerapausu bat egin dutela asuntu honekin, eta html sorgailu bat egin dutela, edonork bere webgunean eguraldiaren datuak integratzeko.

http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/eu/contenidos/informacion/ser_generador/eu_7288/eu_generador.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon