Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskal Spama

Euskal Spama

Gari Araolaza 2005/05/11 13:05

Nik uste nuen euskaldunak honelako gauzetan buru argiagoak ginela, baina ikusten dut ezetz. Zenbat lan kostatzen den ohitura onak erakustea, eta zein erraza den ohitura txarrak zabaltzea.

Atzo eta gaur spam mezu bana jaso ditut euskara hutsean. Orain arte jaso izan ditugu "pseudospam" mezuak, intentzio onenarekin egindakoak, norbait salbatu edo gertaera negargarriren baten aurrean protesta egiteko. Baina bi kasu hauek guztiz komertzialak dira, beste intentziorik gabe.

Loturarik ez diet jarriko, inork ez bisitatzea merezi dute eta. Zalantzan nabil izenak eman edo ez, horrek ere propaganda emango dielakoan, baina bai... beraien izenak emango ditut, ea norbait lotsatzen den eta barkamena eskatzen duen.

  • Lehenengoa, CD-ak kopiatzen lan egiten duen Lehize izeneko enpresa batena. Nork eman die nire helbidea? Nork esan die beraien produktuan interesatua nagoela? nork eman die ordenagailu baten kontrola, aurretik spamaz hitz egin gabe?
  • Bigarrena, okerragoa. SMS Lehiaketa baten inguruan, UEMAK bultzatuta edo... Ba tipo hauek, ez didate ba POWERPOINT bat bidali? Noren buruan sartzen da hori?

Ba horixe. Niregatik mesedez, ez erosi ezer Lehize enpresa horretan, eta ez parte hartu SMS-en lehiaketa horretan. Sentitzen dut. Jende oso majoa izango da eta intentzio onenarekin ibiliko da, baina Spam-a erabiltzeagatik merezi dute.

etiketak: e-gizartea
mikel
mikel dio:
2005/07/11 02:09

Aldez aurretik barkamena eskatu beharrean naukazue Lehizeren propaganda zuengana iristeagatik. Ez da inolaz ere gure asmoa spama basatia egitea, gure bezeroei bakarrik bidaltzen baitiegu gure eskaintza komertziala,zuei egindakoa hanka sartze tamalgarria izan da. Beraz barkatu sortutako eragozpenagatik eta lasai ez gara telefonika eta gure txikian mantentzen saiatuko gara iñori enbarazurik egin gabe. Milesker. Erantzun postaz arren.

Aercilur
Aercilur dio:
2005/05/22 18:13

Aupa, azaldu zeinke mesedez trackbacken kontu hori, bakit zetako diezan baina ez zelan erabili. Nire blog-ean idaztea pentsaute dauket, honi buruz ta link bat jarrikot, baña trackback-a zelan erabili ez dakit.

Eskerrik asko.

aercilur
aercilur dio:
2005/05/25 22:41

Eskerrik asko erantzunagatik eta Luistxoren artikuloangatik. Ulertu dodanaren arabera, nire blog administratzaileak euki beharko eban aukera bat izango zan, eta ikusitakoaren arabera nireak ez dauka aukera hori. Ondo ulertu badot, trackback-a albistearen jatorria dan blog-ari mesede bat eiteko da, berak jakin daien zuk berataz berba egin dozule. Bestalde nire blog-eko link-a albistearen jatorriari bardin bardin jarraitu behar dot ipinten. Holan da,ezta?

Gari
Gari dio:
2005/05/23 01:05

Nik esango nuke zurean ez dagoela trackbackik, baina uste dut eskuz ere egin daitezkeela.

Trackback-aren inguruan Luistxok idatzi zeban

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon