Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Pilota jokoan Euskadiko Kutxarekin

Pilota jokoan Euskadiko Kutxarekin

Gari Araolaza 2008/06/02 13:47
Pilota jokoa gustatzen zaizue? Nik palaz jokatzen dut sarritan. Badakizue, pilota hormaren kontra bota. Beti dator bueltan.

Pun!

2006an, Euskadiko Kutxaren webguneak Firefoxen ongi ikusteko arazoak zeuzkala eta, pentsatu nuen idatzi bat egitea. Pena da baina ez nuen bidalitakoa gorde. Gutxi gora behera, edukazioz "aizu, zerbitzua ez da Firefoxen ongi ikusten eta..."

 

Pan! (2006/01/05)

Arrasate, 2006/01/05

Bezero preziatua:

	Aurrena eskerrik asko gugana jo duzulako, Linux sistema eragilea
eta Mozilla Firefox nabigatzailearen 1.07 bertsioa erabiliz Caja Labora
Neten jarduteko arazoak dituzula jakinarazteagatik.

Esan behar dizugu, zure idazkia jasoz bat, Informatika
Departamentuarekin jarri garela harremanetan, gai horri buruzko
xehetasunak eskatzeko. Departamentu horretan esan digutenez, gure linea
bidezko banka Windows ingurunean erabiltzeko dago prestatuta eta ezin
dugu ziurtatu gainerako sistema eragileetan ondo ibiltzea.

Sentitzen dugu oraingo honetan erantzun hoberik ezin eman izana eta gure
sistemak eragozpenak sortzea. Bada, jaso ezazu guztiagatik gure
barkamenik zintzoena. 

Edonola ere, zure egoeraren berri eman diogu Informatika
Departamentuari, kontuan hartu ditzan orrialdea hobetzeko eta egokitzeko
aurrerantzean egiten diren lanetan.

	Arreta egokia eskaini dizugulakoan, jaso ezazu gure agurrik
beroena.

Caja Laboral Net

Pun! (2008/05/30)

Jaun/andere agurgarriak,

Duela bi urte idatzi nizuen Firefox nabigatzailearen inguruan. Kontua
da CajaLaboralNet ez dela ongi ikusten nabigatzaile honetan, eta zuen
erantzuna izan zen zuen plataforma osoa Windowserako bakarrik
prestatuta zegoela (!).

Berriz ere gaia berrikusi dezazuen eskatzera nator.  Izan ere,
ikerketa guztiek diote Firefox nabigatzailearen penetrazioa %20tik
gorakoa dela Espainian. Datu zehatzagoak hemen ikusi ditzakezue:

http://www.xitimonitor.com/es-es/barometro-navegadores/index-1-3-3-0.html
Gaia berrikusi eta soluzio bat emango diozuelakoan, zuen arreta
eskertzea besterik ez zait gelditzen.

Pan! (2008/06/02)

Bezero agurgarria:

	Web orria Firefox nabigatzailera egokitzeko duzun interesa
berriro helarazi diguzulako eskerrak eman behar dizkizugu.=20

Honi dagokionez, esan behar dizugu Caja Laboral Net Windows ingurunean
eta Internet Explorerrekin lan egiteko prestatu dela.

Dena den, jakin badakigu bestelako sistema eragilerekin eta nabigatzaile
ezberdinekin normaltasunez egiten direla eragiketak, nahiz eta kasu
guztietan funtzionamendu normala ezin dugun bermatu.=20

Nolanahi ere, zure idatzia dagokion Sailera igorri dugu, aintzakotzat
har dezaten.=20

	Besterik gabe, jaso ezazu gure agurrik beroena.=20

Caja Laboral Net

Jarraituko dugu jokatzen?

Animatzen zarete? Cajalaboral.Net (abildua) cajalaboral.es

etiketak: euskadiko kutxa
Gari
Gari dio:
2008/06/10 15:38

Dani, nik ez dakit beste zerbaiti erantzun diozun. Nik dakidala "nahi duguna" bai, baina ez dugu edozer gauza esan. Erantzunetan ere aipatzen dut txikikeria dela eta erraz konpondu daitekeela, besterik gabe. Ez dut esan hau desastre bat dela, nik dakidala.

Agian ulertu ez duzuna da erantzuna emateko moduarekin nagoela erreta. Nik ere aspaldidanik erabiltzen dut Firefox eta Ubunturekin, baina sartzen naizen bakoitzean pentsatzen dut: "jopelas, hau egunen batean ere konponduko dute, ez?".

Eta iradokizun hori, hobetzeko aukera ematen diena, zuzenean zakarrontzira botatzen dute, orma batek ematen duen erantzun berdina ematean. Horrek erretzen nau egia esan, ez hainbeste errore txikiak.

Erantzun izan balute adibidez "Bai, eskerrik asko. Konturatuta gaude, saiatuko gara konpontzen.", uste duzu nire erantzuna berdina izango litzatekeela?

dani
dani dio:
2008/06/10 14:34

Nik urteak daroadaz cajalaboral.net erabiltzen. Beti firefox-ekin eta 3 urtetik hona Ubuntu-ko bertsio ezberdinekin. Beti funtzionatu izan du ondo. Ni ez naiz cajalaboral-eko bazkidea, baina horrelakoak zaindu behar dira software librearen izen onerako. Bere izenean ezin dugu nahi duguna esan. Nire ustez

Karmel Uribarren
Karmel Uribarren dio:
2008/06/03 11:57

Kaixo Gari! Nire asmue eztok publizitatie eittie ezta gutxiaurik be! Hirie irakurri eta ahalegindu nok Windows eremuan eta Gnu/Linux Ubuntu eremuan eta bixetan jabik ondo; Firefox nabigatzaileaz egin juat eta problemaik barik... Gero, Epiphany web arakatzaileaz... eta ondo juen dok.... kontsultak baño ez jittuat egin, bañe emoten jok ondo dabillela....

Hire orrixe ona ez, bikaina... jarraittik holan...

hurrengo arte

Ricardo
Ricardo dio:
2008/06/02 17:06
  1. Arreitunandiarekin ados. Esaiezu konpetentziakoekin Firefox erabili ahal duzula eta erridikulua egiten ari direla (hitz horiekin edo bestelakoekin...). Ni zure kasuan banengo, lelo berdinarekin jarraitzen badute, kontua beste banketxe edo kutxa batera aldatuko nuke eta hor konpon.
Ander
Ander dio:
2008/06/11 10:16

Aupa! Atzo lasaigo konektatu nintzen kubuntu 7.10 eta konqueror erabiliz (Kubuntuk esteka baten gainean klik egitean zabaltzen dit, normalean firefox darabildan arren) eta konfirmatua, ezkerreko menuko hainbat aukera bata bestearen gainean erakusten ditu.

P. Arreitunandia
P. Arreitunandia dio:
2008/06/02 16:52

Aupa Gari !!

Ez pentsatu Kutxakoei publizitatea egitera natorrenik, baina egia esateko, nik kutxako kutxanet zerbitzua erabiltzen det nire Ubuntun daukadan firefox-etik, eta oso ondo dabil, ez det inoiz arazorik izan.

Jokatzen jarraitu nahi badezu, esaiozu konpetentziakoek ez dutela arazo hori.

Ander
Ander dio:
2008/06/10 11:46

Aupa!

Nik lanean windows XP eta Firefox2 erabiliz ez daukat inolako arazorik.

Etxean ezer gutxi darabilt CajaLaboral.net (ez neukan kontu pertsonalik) baina azken hilabetean aiba mendi martxa dela eta mugimenduen kontsultak erabili ditut egunero Kubuntu 7.10 eta Konqueror erabiliz eta ez diet arazoei erreparatu. Ezkerreko menuan hainbat gauza bata bestearen gainean ote? Egia esan ez dudanez etxean erabiltzen, Linuxpean nola dabilen ezin ziurtatu.

ptx
ptx dio:
2008/06/10 10:19

Irakurritakoak irakurrita, holakoetan komeni izaten da, pilota handitzen joatea. Ondokoak jakitea. Bulegoraino iristeko. Esan didate. Nik ere entzun dut. Cajalaboral.net eta software librea izenburupean http://www.zabaldu.com/4193/cajalaboralnet_eta_software_librea/ zabaltzeko aukera dugu orain. Zurea ez da apeta pertsonala, guztioi dagokigu maila batean. Nik uste, zabalduz, mezua sustatuz.... ozenago, argiago entzungo gaituztela.

Gari
Gari dio:
2008/06/03 12:12

Eskerrik asko aholkuengatik.

Euskadiko Kutxan gustora nago, eta webgunearen kontu hau detaile bat da. Bestela ez daukat aldatzeko intentziorik.

Bestalde, nik ere aspaldiko urteetan Firefox eta Linux erabiltzen ditut Euskadiko Kutxaren webgunean, arazorik gabe. Kontua da zenbait menu aukera bata bestearen gainean jarrita azaltzen direla eta beste gauza batzuk deskolokatuta. Gauza txikia da eta erraz konpontzeko modukoa, horregatik harritzen nau oraindik hori ez zuzendu izanak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon