Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / ETB audientzia galtzen

ETB audientzia galtzen

Gari Araolaza 2008/05/26 12:45
Azken bi asteotan igande gauetan txintxo ikusi ditut Hermanos de Sangre telesailaren 4 kapituluak. Atzo ez dut ikusi.

Gerrako filmak gustatzen zaizkit, eta aliatuen inbasioa da gai interesgarri horietako bat. Horregatik hasi nintzen Hermanos de Sangre ikusten, duela bi aste. Horregatik, eta batez ere, publizitaterik gabe ematen dutelako.

Kaskoak jantzita ikusi ditut hasierako 4 kapituluak (bina astero), emozioz eta tentsioz beteta. Gustora! Andrea ere harrituta zegoen hain berandu arte telebista ikusten gelditu nintzelako (normalean loak hartzen dut telebistari begira hamar terdietan).

Atzo ez nuen ikusi, eta hemendik aurrera ere ez dut ikusiko ETB2an. Atzo Steven Seagal "zoragarriaren" filma bat jarri ziguten ordu horretan eta nire gustoko telesaila 23:40tara pasatu zuten. Tumatxa!

Pentsatu nuen VHS zinta baten bila hasi eta grabatzen jartzea, baina gero hobeto pentsatu nuen. Ordenagailua piztu, bilaketa azkar bat egin, eta 5 minutuan martxan neuzkan hurrengo 6 kapituluren deskargak Transmission BitTorrent bezero bidez.

Agur ETB2. Zapping egin dut. Transmission 1 - ETB2   0

etiketak: etb, obrak, etb2, p2p, bittorrent
ekiñe
ekiñe dio:
2008/07/03 11:26

Kaixo, neri berdin gertatu zitzaidan eta gehiago ez ikustea, beste erremediorik ez goizeko 6tan jeiki behar baduzu...

Aizu galdera bat, esan didate LTD bidez ezin dugula etb ikusi iruñetik, ba al dakizu ea hau aldatuko den edo beste erarik egonen den ikusteko?

Mikel
Mikel dio:
2008/05/29 01:47

Telebistaren beste akats bat: beraiek erabakitzen dutela noiz ikusi behar ditugun gauzak. Gaur osteguna Lost telesailaren 4. denboraldiko azken kapitulua botatzen dute Ameriketan. Estatuan 3. denboraldian daude. Ez baneki ezer, txintxo-txintxo ikusiko nuke TVE-k ematen duenean. Baina interneti esker di-da jakingo dut nola bukatzen den telesaila. Lastima ezin ditudala koadrilako batzuekin komentatu azken kapituluak, ez dituzte eta internet bidez ikusten ;-)

birasuegi
birasuegi dio:
2008/05/26 21:35

Aupa Gari, nik ere izugarrizko kabreoa hartu nuen atzo. azken bi urteotan oso telebista gutxi ikusten dut (Zertarako youtube eta horrelakoak izanda?) baina oso noizbehinka telesailenbat ikusten dut telebistan, azkena Heroes, igandetan botatzen zuten ere. Ba hermanos de sangre hau ere osorik ikustea erabaki nuen, baina atzo jo ta orduz aldatu ziguten! Haserrea eta nazka, azken aldia telebistan ETBn telesail oso bat ikusteko intentzioa jartzen dudana. Haserrea pasatzeko atzo eguraldia aprobetxatuz, lagun bati serie osoa jeisteko eskatu eta oso osorik ikusi nuen...hala porai! Bestela seriea oso gustora ikusi dut, kaskorik gabe, nahiz eta bizilagnei seguruenik ez dien grazi handirik egin ;-) Ondo segi

Txus
Txus dio:
2008/05/28 18:15

Egia esan, 2008a hasi zenetik apenas ez dudan "betiko telebista" ikusten, pilota partiduak eta txirrindularitza izan ezik. Zuzeneko kirol emanaldiak, hain zuzen ere.

Telesailak, filmeak etabar $P2P_CLIENT-i esker ikusten ditut ja. Gainera zure denbora nahi duzun bezala antolatzeko gaitasuna ematen dizu. Galdetuiozu nere amari, bere disko gogorra multimediari esker "mentes criminales" ikusten duela bizikleta estatikoan dagonean. Beretzat azken urteotan egin diogun oparirik onena.

Onod segi Eibartik!

Ondo segi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon