Herri bakoitzean errausgailu bat
Eibarren berriki ezarri dute kale batzuetan kontenedore marroia. Oraingoz aukerakoa da, norberak erabakitzen du birziklatu nahi duen ala ez. Niri ez zait tokatu, baina tokatu zaion norbaiti entzun diot bere pegoran gutxik hartu dutela aukera hori.
Ez gaude mentalizatuta. Zaborrak gureak dira, ez dira inorenak. Guk botatzen ditugu janari, patata azal, plastiko eta yogur poteak.
Bi aukera ditugu: arazoa guk konpondu edo norbaiti (asko, izugarri!) ordaindu lan hori egin dezan. Nik uste dut ohitura kontua dela, eta horrela denez, hobe ohiturak aldatzea, ala?
Proposamen bat: Foru Aldundiak planifikatu ditzala errausgailu txikiak, ia herri bakoitzean. Kontzientzia batzuk esnatuko ditu, ala?
Argazkian, gure enpresako bulego parean dauden Azitaingo errausgailu zaharrak. Errausgailuak ez dira atzo gaueko asmakizuna.
Ez, ez dira asmakizun berria. Akeikoa ere (Kanpantzar barrenean) 1997an itxi zen, Aldundiaren aginduz, ordurako europar arautegia betetzen ez zuelako.
Horixe da gure arteko kontraesana. Baldintzak betetzen ez dituzten energia-instalazio zaharkituak Europak itxiarazi behar izaten ditu, inoren aldarririk gabe. Eta Europako Batasunaren arauak zorrotz asko betetzen dituzten teknologiak berriek, aldiz, kontrako jarrera zaratatsua eragin ohi dute.