Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Eman eta Jaso

Eman eta Jaso

Gari Araolaza 2005/03/10 22:38

Beti ez dira ongi ulertzen aditz hauek sareari gagozkionean.

Ez zaizkit batere gustatzen plaza publiko bat beraien onurarako bakarrik erabiltzen dutenak. Beti JASOTZEN.

Badaude erakunde eta pertsonak, sareko komunitateak beraien probetxurako bakarrik erabiltzen dakitenak; "Informazio interesgarri bat bidaliko diet hauei!" pentsatzen dute, "Hau da aportatzea, EMATEA, nik egiten dudana."

Batzutan bai. Informazio, iritzi edo edonolako aportazio interesgarria izan daiteke, beste inon irakurri ezin duguna.

Behin euskal erakunde batetako Internet arduradunari aurpegiratu nion komunitatean ez zutela ezer aportatzen, aukera haundia zutelarik gainera. Baietz esan zidan, beraiek beraien propaganda guztia bidaltzen zutela komunitatera. Ez zuen ezer ulertzen. Nik ez nuen beraien propaganda nahi, beraiek zuten informazio baliotsu eta eguneratua baizik.

Izan ere, hori ez da EMATEA; hori probetxua JASOTZEA da, inor ez dadila engaina. Agian informazioa EMAN egingo du, baina saretik propaganda eta probetxua JASO egiten ditu.

Eta ni autobonboaren alde nago. Gauzak ongi egiten ditugunean garrantzitsua da horiek zabaltzea. Gure egoa bultzatuz gain besteengan inbidia eta lehiakortasun apur bat sortzea. Gauza sanoa da. Baina neurria ere hartu behar zaio. Norbaiten aportazioa komunitate batean ezin da autobonboa bakarrik izan. Komunitate batean JASO egiten dugu asko, baina EMAN beharra ere badago.

Hori da adibidez Sustaturekiko euskal erakunde askoren jokaera. Ez dute posteatzen kontatzeko zerbait interesgarria dutenean, interes berezi bat dutenean baizik.

Horretarako, norberaren egoa puztutzeko, egin dezatela guk bezala, blog bat ireki, eta agian horrela noizbait izango dute aportazio interesgarriren bat EMATEKO aukera.

Hor badago kontzeptu bat azkenaldian entzuten duguna: aurrerantzean irakurleen atentzioa izango da urrea, eta ez hainbeste informazioa bera. Baina irakurleen atentzioa mantentzeko, urrezko edukiak beharko ditugu. Hor dago erronka!

etiketak: geek, sarea
Gari
Gari dio:
2005/03/14 17:09

Mila esker. Baina zein zaila den ondo idaztea, puff! Saiatzen naiz, hala ere, duela 12 urte edo.

iturri
iturri dio:
2005/03/12 13:43

Kaixo Garisexu:

Eman eta jaso, hori ez da sexua ba? Tekno egin nahi zenuen eta sexu atera zaizu.

Serio jarrita: oso post interesgarria iruditu zait hau, Garitekno.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon