Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Gabonetarako plana umeekin: Elgoibarko jaiotza

Gabonetarako plana umeekin: Elgoibarko jaiotza

Gari Araolaza 2007/12/28 23:17
Urteroko klasiko bat da (gure etxean behintzat), baina uste dut Elgoibartik kanpora gutxik ezagutzen duela.

Herriko belenista elkarteak jaiotza mekaniko ikaragarria antolatzen du urtero Elgoibarko San Bartolome parrokiaren alboko lokal batean. Mugimendua duten figurak, arotza, sagua erratzarekin uxatzen dabilen etxekoandrea, arrantzalea, zorroztailea, aizkolariak, txorizoa egosten ari den beste bat eta zer ez dago han!

Umeekin bisitatzeko egokia gabonetako opor garaian, eta bide batez Elgoibar ezagutzeko aukera. Gu gaur izan gara han eta gustora atera dira umeak. Bihar larunbata abenduak 29 gainera, urteko azken larunbata denez, Gabon Zahar feria ederra izango da, karanbola aprobetxatzeko aukera ona. Norbaitek egiten badu, abisatu dezala hemen bertan.

Elgoibarren.net-ek du beharrezko informazio guztia. Parrokiako Jaiotza Mekanikoa urtarilaren 17ra arte ikusgai

PS: Euskadi Irratian egiten dudan saioaren podcastak martxan jarraitzen du, baina zerbitzari aldaketarekin jarioa oraindik ez dugu martxan jartzea lortu, ea laster den. Baina hor daude podcast fitxategiak, entzun nahi dituenarentzat.

ander
ander dio:
2007/12/31 02:39

Ba dira urte batzuk urteko azken larunbatean Elgoibarrera gerturatzen garela. Ferixa gustokoa dut. Barazkiak, gaztak eta garaiko frutak izaten dira nagusi. Jaiotzari dagokionez, urtero berrikuntzaren bat izaten da bertan, figura edo apaingarri berriren bat. Aurten, frontoi batean, herri kirol ezberdinetan ari diren figurak jarri dituzte: harri-jasotzailea, aizkolaria eta trontzan ari diren panpina mekaniko pare bat. Makina-erremintaren esparruan lan eginiko pertsona asko omen dago jaiotza honen sustatzaileen artean. Finean, guztiontzat plan ona, umeak gustura eta baita gu ere!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon