Eibarko lokal hutsen mapa
Datuak irekiak dira, OpenStreetMap-en gehitu daitezke berriak edo oker daudenak zuzendu.
Mapa osorik ikusteko, hementxe: Eibarko denda-lokal hutsak
Nola egin honelako mapa mashup bat?
Osagai hauekin:
- OpenStreetMap: datu biltegia eta elkarlanerako gunea
- uMAP: mapa pertsonalizatuak sortzeko aplikazioa
- Overpass Turbo: OpenStreetMap-etik datuak filtratu eta ateratzeko tresna
Bestalde, Overpass Turboko datuak uMAP-en zuzenean eguneratzeko errezeta eskura duzue. (Bai, datuak automatikoki eguneratzen dira OpenStreetMap-etik ordubeteko epean)
Nola gehitu lokal berriak mapan?
Twitterren jarri dut hau azaltzen duen bideo labur bat
OpenStreetMap-en zuk zeuk gehitu ditzakezu mapako elementu berriak: negozioak, bideak, toki-izenak... Hementxe azalpena pic.twitter.com/GRDLkkyuRS
— Gari Araolaza (@garaolaza) June 16, 2023