Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Duela 5 urteko bannerra

Duela 5 urteko bannerra

Gari Araolaza 2008/02/20 22:43
Zer gehitu daiteke Egunkariaren gainean? Denok gogoratzen dugu non geunden Egunkaria itxi zuten egunean, nik ere.

Goizean goiz irratian entzun nuen albistea eta lantokira burua bero-bero iritsi ginen. Irratia jarrita, gertatzen zen guztiaz enteratu nahian pasa genuen goiza, batez ere Sustaturi begira, ezinegonez, zer egin jakin gabe.

Eguerdi aldera Gasteizera joan behar genuen bilera batetara, eta banner bat egitea bururatu zitzaigun. Maitek segituan egin zuen:

Egunkariaren aldeko bannerra

Jarri genuen garai hartako Sustaturen goiko aldean eta bilerara joan ginen.

Zenbait webgunetan bannerra jarri zuten. Horri esker berreskuratu dut nik Ondarroako Udalaren webgunetik. Esango nuke nahiko banner arrakastatsua izan zela.

Baina bannerrak bizia izan zuen Internetetik kanpora ere. Mutrikura joan nintzen hurrengoan, denda guztietan zegoen bannerra, inprimatuta eta erakusleihoetan itsatsita. Norbaitek lana hartu zuen eta oso harro egon nintzen tontakeria honekin, Maiteri ere kontatu nion. Oraindik uda honetan ere Mutrikuko dendaren batean ikusi dut bannerra.

etiketak: egunkaria
Desplazatua
Desplazatua dio:
2008/03/21 21:46

Ba nik eneukan goguan sustatutik etorri zala ekimena, baina bai ordea Durangaldeko astekariak ere bere egin zebala banner haura: http://goiena.net/blogak/marijo/denok-egunkaria-izan-ginenekoa

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/02/21 02:45

Ni Glasgowen nengoen. Lagun bat etorri zen esanaz aitak esan ziola telefonoz egunkari bat ixten ari zirela. Erdi broma edo zer izango ote zen jakin gabe, ordenagailu gelara joan ginen, eta... Ondo gogoratzen dudana da Hitza atera zutenean sostengu mezuak bidal zitezkeela. Nik bidalitakoa paperean eta interneten atera zuten (orduan idazle hobea nintzen). 5 hilabeteren ostean etxera bueltatzean erdi ezagun batzuek oraindik gogoan zuten.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/02/21 11:26

Luistxok zuzenpen bat egin dit, Egunkaria itxi ostean Egunero atera zutela eta ez Hitza.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon