Kamera digitalarekin 10 urte
AGFA ePhoto 1280
Hilabete batzuk geroago oparitu zidaten kamera hau. Megapixel bakarra zuen eta txartelean 30 argazki inguru sartzen ziren. USB-rik ez, linea serie bidez pasatzen nituen argazkiak ordenagailura. Orain aurkitu dut etxean kaxa zahar batean eta gaur botako dut, autopsia egin ondoren (erori eta apurtu egin zitzaidan)
Kamera honek zeukan gauza onenetakoa objektibo tolesgarria zen. Objektibo luzea eduki ahal izan eta gero poltsan gorde ahal izateko, tolestu egin zitekeen. Horri esker txoko batean egoten nintzen, argazkiak rebisatzen banengo bezala disimuluan, eta jendea konturatu gabe ateratzen nituen argazkiak. Oso naturalak eta politak ateratzen ziren, jendeak ez zuelako "argazki aurpegia" jarru beharrik. Bilduma polita dut etxean.
Flickr-ekin 5 urte
Andoni Elgetako Asentsion, Flickren kargatu nuen lehenengo irudian
Agfarekin ateratako argazkien bila, konturatu naiz atzo bete nituela 5 urte Flickr-en, eta ez dagoela han kamera horrekin ateratakorik.
Ia 800 argazki ditut kargatuta Flickr-en, eta izugarrizko tresna ona da familia eta lagunekin argazkiak partekatzeko. 70 urte inguruko nire senideak harpidetuta daude, eta umeen argazki berriak kargatzen ditudanean segituan ikusten dituzte eta telefonoz deitzen digute. Poz iturria da Flickr gure etxean.