Bloglines saldu dute
Atzo gauean jakin nuen eta asteburua izan arren albistea korrika dabil batetik bestera : Mark Fletcherrek lortu du berriz ere bere asmakizun bat enpresa handi bati saltzea.
Kasu honetan Bloglines izan da, eta AskJeeves-i saldu dio. AskJeeves ez da oso ezaguna hemen inguruan, baina bilaketak eta galderak egiteko sistema da, mundu amerikarrean nahiko arrakasta duena.
Bloglines aldiz, gure blog/feed irakurgailu maiteena da Joxe Aranzabalek aipatu zuen behin eta Erabili.com-en ere azaldu zuten nola ibili.
Mark Fletcher argia
Tresna ikaragarria asmatu du Markek bere Bloglines-ekin. Beti galdetzen genion geure buruari nola demontre ordaintzen zen sistema. Orain ikusi dugu: salduta.
Mark Fletcherren aurreko asmakizuna YahooGroups izan zen. Hobeto esateko, 1997an OneList sortu zuen, gero eGroups izango zena eta 2000. urtean Yahoo-ri saldu zion tresna osoa.
Mark-en jarduna asko jarraitzen dugu bere Wingedpig (txerri hegaduna) blogean, nahiz eta guk nahi baino gutxiago idazten duen.
Bloglines saltzea denok espero genuena zen, nik uste... Bloglines oso berria zen, dot.coma, normala gutxi gora behera, baina aste honetan pare bat klasiko erraldoiak saldu dituzte.
AT&T saldu dutela irakurri dugu. ATT, Bell Telephone Company-ren ondorengoa zen: orain dela 129 urte fundatu zen eta Ameriketako Estatu Batuetako etxe gehienetara telefonoa eraman zuen. SBC Communications-ek erosi du, inoiz bere filiala izan zena.
Beste klasiko bat saldu dute aste honetan: Gillette. Procter & Gamble-k erosi du.
Don't stop the music!