Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Baja emateko konfirmazio eske

Baja emateko konfirmazio eske

Gari Araolaza 2008/11/11 12:37
Burugogor bat naiz, askotan gehiegi, eta horregatik momentu txarrak pasatzen ditut askotan. Gaur spammer batzuekin izan dut telefono bidezko eztabaida. Zenbat letxe txar izaten ditudan honelako txorakeriengatik!

Aspaldian boletin batekin espameatu naute, nik izena eman edo eskatu gabekoa. Intereconomia irrati kateko Internet zerbitzutik. Zein helbidetara? auskalo. Nik Gmailen jasotzen ditut mezuak eta kasu horretan ez nekien konfiguratuta ditudan zein helbidetatik bidaltzen zidaten.

Gaur mezu bat jaso dut beraiengandik. Gutxi gora behera honakoa:

"Buletinaren izena aldatu dugu eta hemendik aurrera bidaltzen jarraituko dugu. Orain La Nacion izena izango du. Ez baduzu jaso nahi, deitu edo erantzun mezu honi, bestela jarraituko dugu txapa bidaltzen"

???  WTF!  Sutan jartzen naute honelako jokaerek. Hotzean pentsatuz ez du merezi horrelako txikikeriekin haserretuta ibiltzeak, baina ezin aguantatu momentuko beroa.

Kontua da nik ez diedala nire daturik eman eta ez diedala eman nahi. Telefonoz deitu edo idazten badiet baja eskatuz, ari naiz jadanik nire helbidea ematen. Beraien jokaera okerragatik.

Buletin batetara jendea harpidetzean, jokaerak kontrakoa izan behar du: "Buletin hau martxan jarri behar dugu. Harpidetu nahi baduzu, klik hemen" edo horrelakoak. Oker ez banago legediak ere hori dio, eskaera positiboa izan behar dela, eta ezer esaten ez bada, ezezkoa dela.

Kontua da telefonoz Madrilgo neska batekin bronkan bukatu dudala. Nik bere arazoa ulertzen dut, nola emango dit baja, ez badiot nire daturik eman nahi? Baina arazoa ez dut nik sortu, beraiek baizik. Amenazo egin diet APD-n denuntzia jarriko diedala baina hala ere berean jarraitu du... eta nik neurean, noski  ;-)

Soluzioa?  Gmail-en spam moduan markatzen hasiko naiz etortzen zaizkidan guztiak. Halako batean Gmailek erabakiko du ez dudala berriz horrelakorik nahi eta "baja" emango dit. Bien bitartean Madrilen exekutiboren batek Powerpoint batean grafiko bat aurkeztuko du, harpidedunen kopuruaren hazkunde izugarriaz.

Baina zein tontok nahi du ni bezalako harpidedun erretxindu bat, blogean kontra idatziko diena?

Gaiaz gehiago hemen:  Buletinen lehen eguna

etiketak: buletina, e-posta, spam
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon