Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Azalpenen bat ere eman beharko...

Azalpenen bat ere eman beharko...

Gari Araolaza 2005/02/01 02:00

Zer da hau? egun batetik bestera idazten jarri eta aurkezpenik ere ez...

Gari naiz. Internetaren euskal munduan ibili bazara ezagutzen gara, hemen inguruan nabil eta, azkeneko urteetan. Eibar.ORG Elkartean eta CodeSyntax enpresan batez ere.

Bart lorik ezin egin eta bloga izan behar nuela erabaki dut, eta hementxe nago. Goizean kafe orduan txorakeria batzuk egin ditugu argazki kamerarekin eta hor goikaldean duzue emaitza, Maite Etiam-en esku finetatik pasa ondoren.

Aitzakia Anjel Lertxundik eman dit, bere herenegungo zutabean

Teknosexuala

anjel lertxundi

Irakurle, metrosexuala baldin bahaut, jakik ez hagoela modan, hirea fashion itxura oso iraupen laburreko lorea izan dela. Moda-modan egon nahi baduk, teknosexualena duk orain modernitatearen gailurra. Emaiek berriro askatasuna hire paparreko ileei, etzak sosik gastatu kremak erosten, eskura ezak ostera ere hire ar itxura, bihur hadi teknosexual, eta eskura itzak, atzo goizeko metrosexualen kremen ordez, trepeta teknoak: azken orduko ordenagailu eta segapotoa, iPod-a lepotik zintzilik

Ez duk aski. Hona, halaber, modan egon nahi baduk, jarraitu beharreko diziplina: kirola egin; jana zaindu; ar itxura eskuratu, baina, ororen gainetik, teknologia berrien zale itsua izan. Blog bat zer den ez balekik, edo Sustatuk ematen dituen aholku teknologikoak ulertzen ez badituk, hireak egin dik.Teknosexualen sexua ere birtuala ote den, horixe ez diat jakiterik izan.

Laster arte.

etiketak: geek
Goio Arana
Goio Arana dio:
2005/02/05 22:47

Zelako barreak bota ditudan goiko mantxeta ikusi dudanean! Benetan barregarria iruditu zait naranja kolorekoa! Eta gainera, bat baino gehiago daude... oso lan ederra.

Edukietaz beste egunen baten idatzi beharko dut, ze, oraindik ez dut ulertu blog hau 125 ala 225 voltioekin dabilen ;-).

Zorionak!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/02/03 15:40

Gari, ea ingurumena teknosexuala ote den...

ez dut ulertzen, abstraktuegia da

oroitzen naiz orain dela bospasei urte kontatu zenigula oilo batekin estasi gisako bat sentitu zenuela

oiloa zaizu beraz teknosexuala?

e-gor
e-gor dio:
2005/02/02 12:29

Hutsune handia nabaritzen zen euskal blogosferan. Bere alma materretako batek, gidari izpiritual eta teknologikoak, Arrateko Amaren inkarnazioak, ez zeukan blogik! Espazio-denboraren paradoja honek unibertsoa deuseztu baino lehen, azkenean geek-en patroia agertu zaigu, bere jakinduriaz gu guztiok argitzera! Ongi etorri Gari! Orain Josu bakarrik falta da...

Hala ere, niri ez zait izenburua batere gustatzen. "Metrosexual" terminoa gorroto dut. Alde batetik bapatean modan dagoelako jende guztiak erabiltzen dituen hitz eta bestelako gauza tontoak gustatzen ez zaizkidalako, eta bestetik gaizki osatuta dagoelako: "-sexual" bukaerako hitzek ez bezala, ez du joera sexuala adierazten, genero maskulinoari soilik aplikatzen zaio... Eta "teknosexual" hitza haren trufa izanik ere, erabiltzeak hari jokoa jarraitzen dio, eta hura bezain gaizki osatutako hitza da. Edozein modutan, titulua gorabehera, ziur mamia interesgarri askoa izango dela.

Eta geek terminoari buruz, ba beno... Niri ere hala deitu izan didate, eta pentsatzen dut hala izango naizela informatika eta teknologia atsegin zaizkidan neurrian eta hitzaren zentzu horretan... Baina hitzak dituen beste zentzu eta konnotazio batzuekin ez naiz hainbeste identifikatzen... Ikusi http://en.wikipedia.org/wiki/Geek orrian zer dioten horri buruz.

Beno, une batzuetan ez zirudien arren, hau ongietorri mezua da, eta tonu onean bukatu beharko. Aupa Gari!

Etiam
Etiam dio:
2005/02/02 11:23

Behin baino gehiago ikusi dut Gari blog bat sortzeko tentatuta eta azkenian hemen dago. Eta gainera zelako izenburua! Me encanta!!

Dudarik ez daukat gauza interesgarri mordua kontatuko dizkigula. Asko daki Garik eta hori baino gehiago, oso ondo erakusten daki. Ongi etorri burukomin eta satisfakzioen iturri den blogileen mundura.

Gari
Gari dio:
2005/02/01 15:19

Eskerrik asko erantzunen saila inauguratzeagatik!

Markos, ingurumena ez zaizu nahikoa teknosexuala iruditzen?

markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/02/01 12:56

gari, uste nuen "teknosexua" "prospektiba"ren atal antzeko bat izango zela, protesien eta pilulen gaineko informazioa eta apologia norberaren gaitasuna handitzeko eta fintzeko plazera sentitzeko orduan, besteak beste, edo plazer larregi sentitu osteko hats beherapena konpontzeko; baina horren ordez ingurumena, paperak...

ea aurrerantzean Maiteren gitarra falikoaren eta entxufe beroaren ildoari gehixeago jarraitzen diozun

ondo ibili

Jabi
Jabi dio:
2005/02/01 11:30

Soslaia, sudurra... ezin pertsonalagoa, ondo egina Maite. Ez nekiena da geek hitzaren konnotazio misantropoarena baina, egia esan, horrela ikusten gaituzte (neuk ere geek-tzat daukat, halabeharrez, nire burua.

Ondo segi eta uste dut hire "parrokianoa" bilakatuko naizela. Jabi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon