Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Nola askatu PDF fitxategiak

Nola askatu PDF fitxategiak

Gari Araolaza 2009/01/20 11:12
Osakidetzaren aurkako purrustada bat zen hau, baina saiatuko gara alde positiboari begiratzen.

Osakidetza: Enplegu Publiko Eskaintza

Gertuko bat dabil Osakidetzaren EPE-ra aurkezteko prestatzen. Oraingoan galde-erantzunen sail handi bat ikasi behar du eta horietatik 100 azalduko dira azterketan. Deskargatu ditu Osakidetzaren webgunetik galdera horiek PDF txukun batean eta saiatu da inprimatzen. Ezin. PDF dokumentua babestuta dago eta ezin da inprimatu. Pantailan irakurri bai, baina inprimatu ez. Horrelako aukera zoragarriak eskaintzen ditu PDFak.

Dokumentuan irakurri daiteke:

Lehen argitalpena : 2008ko abendua
©.Osakidetza. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Internet: www.osakidetza.euskadi.net
Maquetazioa eta inprimaketa: Editorial MAD Eduforma
PSP: 5,49 euro, BEZ barne
LG: SE-7302-2008
ISBN: 978-84-89342-90-3
No está permitida la reproducción total o parcial de este libro, ni su transmisión
por ningún procedimiento informático o electrónico, incluida la fotocopia, grabación
magnética o cualquier almacenamiento de información y sistema de reproducción,
sin permiso previo por escrito de los titulares del Copyright o los derechos.

No comment.

Askatu zure PDF fitxategiak

Zer esanik ez, askatu dugula Osakidetzako PDF petral hori. Orain inprimatzen utziko digu. Baina zer gertatuko da truko hauek ez dakizkiten herritarrekin? Gero irisgarritasunaz hitz egingo dugu.

Baina guri berdin zaigu: hona hemen bi aukera interesgarri PDFekin sarri ibiltzen bazara:

  1. PDF tresna ugari
  2. Free PDF Unlock Online (hau erabili nuen atzo Osakidetzakoa askatzeko)

 

etiketak: pdf, drm, administrazioa
Gari
Gari dio:
2009/01/20 16:20

Ramon,

Itxura denez paperean erosi daiteke dokumentua. Ez dakit non eta nola. Kontua da webgunean doan ematen dutela dokumentua.

Ricardo
Ricardo dio:
2009/01/24 19:27

Mila esker informazioagatik, Gari. Nik ere, Jakotek bezala, Osakidetzakoak ez baina baditut zenbait PDF bigarren loturatik pasatzeko prest.

ramon
ramon dio:
2009/01/20 15:52

Dokumentoaren NANean zera dago PSP 5,49€, BEZ barne. Honek zer esan nahi du?, deskarga bakoitzagatik diru kopuru hori jasotzen dabela MAD editorialak?.

e-gor
e-gor dio:
2009/01/20 14:23

Ematen duzun lehenengo esteka horretan os informazio interesgarria dago, mila esker Gari!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2009/01/24 17:53

Eskerrik asko, Gari! Informazio hau erabilgarria izango da, oso, jende askorentzat.

Jakot
Jakot dio:
2009/01/20 18:26

Mila esker Gari lana erraztea eta aurreratzeagatik. Osakidetzako PDFak ez baina beste batzuetarako oso ondo datorkit zure azalpena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon