Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Interneteko estatistika sistemak

Interneteko estatistika sistemak

Gari Araolaza 2008/02/05 23:53
Webgune batek dituen bisitak neurtzeko dauden sistema desberdinen inguruko errepaso bat.

Zerbitzariko datuak tratatzeko programak

Webgune batetik orri bat deskargatzean, arrastotxo bat gelditzen da zerbitzarian, log fitxategian. Sistema honekin programa batek log fitxategiak aztertu eta horien arabera datuak metatzen ditu, taulak eta grafikoak sortuz. AWStats, WebTrends eta Webalizer dira hauetako batzuk.

Sistema honek nahiko arazo du, askotan zaila izaten bait da bilatzaileen bisitak, RSS irakurgailuenak edo robotenak desberdintzea. Bestalde, askotan sarean gordeta gelditzen dira webguneak, katxeetan, eta erabiltzaile batek webgune bat ikusi baina ez du jatorritik deskargatzen. Horregatik honelako sistemen erabilera beheraka doa.

Tag edo etiketa sistemak

Kasu honetan, estatistika sistemak sarean daude eta gure webgunean etiketa edo kode zati bat jarri behar dugu, orri guztien bukaeran. Horri esker, gure webgunera sartzen den erabiltzaile bakoitzak klik bat egingo du estatistiken zerbitzarian, eta hortik aterako dira datuak.Aurrekoak baino askoz fidagarriagoak dira sistema hauek, eta webgune guztientzat berdinak direnez, datuak konparatu daitezke.

Honen adibideak dira Google Analytics edo Statcounter adibidez.

Panel edo inkesta sistemak

Hauek norberaren webguneak aztertzeko baino, orokorrean audientzia definitzeko sistemak dira. Kasu honetan erabiltzaileen multzo bat hartu eta talde horren nabigazio ohiturak aztertzen dira. Gero, datuen estrapolazioa egiten da. Hau dela eta, datuak ez dira oso zehatzak, baina zenbaki handietan nahiko emaitza zuzenak ematen dituzte.

Sistema honen adibide garbiena Alexa da. Alexaren tresna barra zenbait erabiltzaileren nabigatzailean ezartzen da eta hortik aurrera Alexak uneoro jakiten du zein webgune bisitatzen ari garen. Horren arabera kalkulatzen dute zenbatek bisitatu duen webgune bakoitza.

Norberak ezarri dezake tresna barra hori eta modu horretan gure webguneen bisitak artifizialki handitu (bisita gutxi baldin badira, noski).

Zer esanik ez, sistema honek webguneen konparaketarako balio duela, eta ez gure webgunean dabiltzanen nabigazio ohiturak aztertzeko.

Audientzia kalkulatzeko sistema konbinatua

Asteburuan aurkitu dut sistema hau: Quantcast

Batetik, AEBtako zenbait datu estatistiko manejatzen dituzte eta horrekin informazio eta ranking bat badute, nahiz eta euskal Interneterako ez den oso interesgarria. Baina besteti, norberaren webgunean beraien tag edo kode bat txertatu daiteke, Google Analytics-ekin egiten den moduan. Modu horretan modu unifikatu eta estandarizatuan webgune desberdinen bisitak aztertu daitezke. Froga egiteko kargatu ditugu webgune batzuk, Sustatu adibidez.

Interesgarria izango litzateke euskal webgune talde batek sistema hau erabiltzea, eta benetako datuak ikusteko aukera izango genuke.

Gari
Gari dio:
2008/02/06 10:50

Bai Patxi, maila batean ados. Blogari bakartiak bere jarduna ez badu audientzia edo publizitatearekin lotzen, ez du estatistika zehatzen beharrik. Berez ez dabil audientzia bila, bere txokoan idazteko gustoagatik egiten du. Audientzia eta estatistika datuak interesgarriagoak dira beraien negozioa sarean oinarritzen dutenentzat.

Aldiz, norberaren blogean 3, 5 edo 20 pertsona sartu direla irakurtzeak animo ikaragarriak ematen ditu eta askotan hori izaten da idazten jarraitzeko nahikoa. Hortxe dago atzoko Joxeren artikulua Mikro-ospea eta berak lotzen duen Luistxoren http://eibar.org/blogak/luistxo/archive/2005/03/14/329

Patxi
Patxi dio:
2008/02/06 04:18

Egia da bertatik bizi danak behar dituela estatistikak. Baina blogari arruntak, afizioz bakarrik ari danak, horri ez diotela batere mesederik egiten esango nuke - orokorrean, jakina -. Grafikoei begiratzea, burtsako akzioak bailiran; harpidedun kopuruaren eguneroko zainketa ... IP-en zerrendatze eta ikerketa zorrotza... Neri oso ariketa nekagarria iruditzen zait. Obsesio zoro bat.

"Hippy" bat ote naiz?

Barkatu mezu tekniko batean nere mutur filosofikoak sartzea ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon