Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / I+G eta dirulaguntzak

I+G eta dirulaguntzak

Gari Araolaza 2006/03/15 22:53

La pastilla roja software librearen inguruko blog espainiarra irakurtzen dut, eta gaurkoan asko gustatu zaidan artikulua dakar Forma de las ayudas públicas a la I+D izenburuarekin. Artikuluak sobran du Catalunyako Generalitateari buruzko aipamena, ez dakit zertara datorren, baina bestela, ados nago beraiekin.

Ez naiz ni dirulaguntzetaz kexaka hasiko, beste askok bezala guk ere erabili bait ditugu, eta orokorrean esperientzia ona daukat. Bestela posible izango ez liratekeen zenbait proiektu atera ahal izan ditugu horrela. Besterik ezean ongi etorriak beraz.

Baina Sergio Montororen artikuluak asmatzen du administrazioaren gabezia batean: bezero ausarta izatearena. Sergioren ustetan administrazioak diru bat eman beharrean, zerbitzu eta produktu berritzaileak erosi beharko lituzke, eta bere arrazoiak ematen ditu.

Lerro honetan nik sentitu izan dudana zera da: ausardia hori politikariek (askotan gai teknikoak gertutik ezagutzen ez dituztenak) badutela eta teknikariek aldiz (gai teknikoetaz ezagupen zabalagoa) faltan.

Funtzionario teknikariak normalean nahiago du betiko produktuak betiko hornitzaileari erostea, enpresa txiki eta berritzaile baten aldeko apostua egitea baino. Alderantziz, sarritan ikusten ditut politikariak piroteknia eta ke jokoekin txundituta, atzean benetako ideia berritzaileak dauden ala ez jakin gabe.

Horixe eskatuko nieke nik politikariei: konfidantza gehiago ematea teknikariei, interesgarriak izan daitezken proiektuetan apostu egin dezaten, gaizki irtetzen bada inoren bronka baten beldurrik izan gabe. Izan ere, teorian behintzat, gai teknikoetan teknikariek politikariek baino gehiago asmatu beharko lukete. Ala ez?

xa2
xa2 dio:
2006/04/06 12:12

Bai, baina. Nire ustez biak dira beharrezkoak. Proiektu berritzaile batzuk aurrera eramateko ezinbestekoa izaten da merkatuari ez begiratzea, etekina epe luzera datorrelako. Horrelako proiektuak ez dira beti ondo irtetzen, ausnarketan bide okerrak topa eta baztertzea lanetako bat da eta merkatura bagoaz, nork ordainduko du gaizki irten den lan hori? Beste alde batetik, ondo ikusten dut dirulaguntzak %100ekoak ez izatea, horrela jasotzen duen enpresak ere bere dirua jarri eta optimizatu beharko du. Nire ustez benetako arazoa proiektuen balorazio eta jarraipenean dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon