Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Gero arte!

Gero arte!

Gari Araolaza 2005/11/28 10:44

Banoa hemendik gutxienez aldi baterako posteatzeko gogo eta ideia gehiagoren bila. Eskerrik asko jarraitu duzuenoi. Laster arte.

etiketak: geek
Magic
Magic dio:
2005/11/28 23:15

Zugandik ikasi dugunok (gutxi lortu dugun arren) zure erabakia ez dugu zalantzan jarriko, baina jakin ezazu zain gaituzula.
Eutsi goiari!!!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/11/29 09:09

Laster arte, bada, Gari! Faltan sentituko ditugu zure artikuluak, zentzuz beteak. Zain izango gaituzu, zu noiz itzuliko. Besarkada handi bat.

Julen
Julen dio:
2005/11/28 20:48

Gari,

arrazoia edozein dela ere, hartu kontua patxadaz. Gu zain egongo gara: teknikarik gabe bizi gaitezke, baina sexurik gabe ez!!

Laster arte.

ana m.
ana m. dio:
2005/11/28 23:00

jo, ba ze pena. baina hoberako izango bada, animo eta hemen egongo gara zure zain!(bloglines-en bidez entarauko!) muxuk

Miguel
Miguel dio:
2005/11/28 18:48

Beno! Gero arteba! on egin atsedenalditso hau! :)

Ricardo Gmez
Ricardo Gmez dio:
2005/11/28 18:58

Laster arte izan dadila!!

Nire harpidedunen zerrendatik ez zaitut ezabatuko, noski.

Samu
Samu dio:
2005/11/28 17:45

Hona etorriko nahiz noiz bait (edo nire bloglines maitearen agentea) ea bueltatzen bazara.

Gero arte!!

iturri
iturri dio:
2005/11/28 18:15

Gero arte, ba Gari.

Hartu arnasa eta seguru bueltatuko zarela.

Ez bazara bueltatzen ere, lasai.

Plazer bat izan da.

arreitu
arreitu dio:
2005/11/28 15:57

:(

ba pena bat da, benetan. Denbora gabe egotea ulergarrixa da (lana, bi ume, ...), baina ideiarik gabe ? hori bai ez dudala zinisten.

Denborarik ez izatearenak badu erremedio bat, gutxiago idaztea, ...

Zure bloga niretzat referente bat da, egia esan, nire bloga martxan jarri badet zureak eragindako influentziagatik izan da.

Hasieran esan dudan bezela, pena bat izango da, baina errespetatu egin beharko degu zure erabakia.

Laister arte.

e-gor
e-gor dio:
2005/11/28 16:07

Joer, hau da berri txarra ba!

Beno ba, hala izan behar badu, hala bedi, baina "gero arte" hori benetakoa izan dadila e!

Animo figura!

ptx
ptx dio:
2005/11/28 13:13

Geek euskaldun barik geratuko da gure e-blogosfera? Ez dut ulertzen Gari, bizi bizi ari gara blogintzan, eta trenetik jeisteko gogoa heldu zaizu? Ez da izango....

Gari
Gari dio:
2005/11/28 13:34

Eskerrik asko Patxi,

Ez da beste munduko ezer. Denbora eta ideia gabe nabil aspaldian, eta horrelakoetan hobe da denbora pasatzen uztea. Bueltatzen banaiz indarberrituta etorriko naiz.

xme
xme dio:
2005/11/28 14:51

Abestia gogoratuko dugu: "... Bakarrik gero arte, bakarrik agur bat, oso laster sutondoan, alkartuko gara".

Snif-snif!

Imamon
Imamon dio:
2005/12/02 00:55

Gero arte Gari!

Hartu denbora pentsatzeko eta nahi duzunean bueltatu blogosferara. Gu zain egongo gara!

Patxi
Patxi dio:
2005/11/29 19:00

Umeek zenbat energia xurgatzen duten!

Gauerdian pardela aldatzera jaiki eta loa galtzen dezunean behintzat posteatu!

Julenek arrazoi. Ezin bizi sexurik gabe. Errukitu zaitez gutaz eta ez gaitzazu abandonatu!

leire
leire dio:
2005/11/29 16:27

Orain ni hasi eta zuk laga! Ideak falta zaizkizula! Bai,zera! Laster, enbidiak jota itzuliko zara, seguru nago. Zerrendan egongo gara Ondo segi

Gari
Gari dio:
2005/12/01 19:49

Hori, eta gainera bronka!

Egia esan, segiduan konturatu nintzen ez nuela horrelako abisurik eman beharrik, baina bestalde, zergatik ez? Erantzunak goraka joan diren neurrian geroz eta lotsatuago sentitzen hasi naiz.

Baina zuek ere, ez zenuten erantzuteko beharrik, ez?

Eskerrik asko, dena dela.

oier
oier dio:
2005/11/30 18:21

Anaia gazteagoon ezaugarria izaten da errespetu gutxi izaten diogula zaharrari, eta gauzak horrela, lotsarik gabe nator esatera erratuta zabiltzala anaia maitea. Euskal blogariontzat aitzindarietako bat izanik zorrotzegi heltzen diezu blogen inguruko gomendio-literaturei. Blogak maiz elikatu behar direla sinistu duzu, eta zure buruari jarritako lanak bete ezin da amore eman duzu. Baina blogek zerbait badute da ez dutela aldizkakotasunik, ezta obligaziorik ere (norberak bere buruari jarritakoa ez bada). Dagoenean blogon, eta ez dagoenean bloglines. Prentsak, irratiak edo telebistak behartu egiten ditu igorleak maiztasun jakin batzuetara komunikatzera, modu horretan lortzen baitute hartzailea fidelizatzea. Baina blogariok bloglines dugu. Niri ez zait ardura nire gustuko blogariak egun batean zazpi mezu idaztea eta hurrengo zazpi asteetan bakar bat erez argitaratzea. Zerbait esateko duenean eta astia hartzen duenean ni hor izango naiz zain eta estimatuko diot emana. Oso gutxitan idazten dutenak ez ditut borratzen nire bloglines zerrendatik, traba ere gutxi egiten baitute.

Ba hori, ez esateko lerdokeriarik eta gogoa duzunean eta ahal duzunean idazten jarraitzeko, zure buruari inolako ardurarik jarri gabe, eta egunetan ezer idatzi gabe zaudelako autoflagelatzen hasi gabe. oier.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/11/29 12:28

Hori izan dadila, "gero arte", eta ez "agur". Zai egongo gara.

Anjel
Anjel dio:
2005/11/29 09:37

Teknosexualez hitz egin nuenean, ez nuen uste teknojoanez ere hitz egin behakro nuenik. Laster arte

Gari
Gari dio:
2005/11/29 14:22

Lotsatu nauzue.

Hainbeste despedida egin ondoren ezingo naiz astebeterako joan, gutxienez 8 edo 9 hilabete egin beharko ditut idatzi gabe. ;-)

Eskerrik asko denori!

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/11/29 13:24

Ba horixe, gura dozun arte. Bloglines-eko negritaren zain geratzen naiz :-)

Iban

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon