Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ez fidatu blogetaz..

Ez fidatu blogetaz..

Gari Araolaza 2005/11/12 22:51

Blogen eta blogen agregatzaileen abantailetako bat da irakurle eszeptiko eta kritikoak sustatzen dituela. Ez hori bakarrik, denbora aurrera doalarik iturri aukeraketa egiten joaten da irakurlea, eta bere unibertso txiki propioa sortzen joaten da, benetan baloratzen dituen albiste iturriekin. Iturri gutxi batzuetara lotuta egon beharrean unibertso zabal batera lotuta egoteak areagotu egiten du kritikoa izateko aukera hori.

Iturriak oso anitzak dira. Batzutan enpresa baten interesera sortutako albisteak dira, bestetan talde jakin baten fan sutsu batek idatzitakoak, edo ezjakin batek fisika kuantikoaz edo alfabetatu gabeko bat euskararen inguruan hizketan, edo agian DBHko ikasle bat . Baina bestetan iturri onetik konfidentziak kontatzen dituzten pertsona ezkutuak dira, edo oraindik deskubritu gabeko Harkaitz Canoak, edo gai bateko aditu espezialista espezializatuak. Oso iturri onak daude blogetan, eta oso txarrak ere.

Baina zergatik harritzen gaitu honek? Beste edozein mediotan bezala, dokumentatu eta indokumentatuek idazten dute eta medio tradizionalekin ere prebentzio berdina izan beharko genuke. Baina ez dugu izaten, eta ETB, Diario Vasco edo Berriari benetako informazioaren barniz hori ematen diogu, nahi gabe.

Are gehiago, batzuk pentsatzen dute Aurkin azaltzeagatik bakarrik medio bat fidagarria dela edo profesional kontrastatu batek idatziko duela . Ba ez.

Ez da fidatu behar blogetaz, beste edozein mediotaz fidatu behar ez garen moduan. Orain argiago daukagu medio objektibo eta %100ean fidagarririk ez dagoela.

etiketak: e-gizartea
Gari
Gari dio:
2005/11/14 11:31

Ez dago trollik gabeko webgune onik.

Eskerrik asko ohoreagatik.

arreitu
arreitu dio:
2005/11/14 20:49

Neri ez deitu Troll eh !!!!

:)

Nik lankideekin experimentua egin nuenean hori ere galdetu zidaten. Zein punturarte da fidagarria blog batean irakurtzen duguna ?

Nire erantzuna: zein punturarte da fidagarria egunkari edo telebistan aurkitzen deguna ?

Bai - esaten zidan - baina nik ezagutzen det urte askotako esperientziaz egunkari hori eta konfidantza ematen dit horrek.

Nik erantzun nion blog batekin ere, ohiko komunikabideekin bezela, norberak erabakitzen duela artikulu batzuk irakurri ondoren nondik doan bere "linea editoriala", beraz bakoitzaren esku dago blog edo informazio iturri bakoitza fidagarritzat hartzea ala ez.

haristxe
haristxe dio:
2005/11/13 22:48

Egia da: nornahik idazten du blog bat. baita idazten jakin gabe ere. Adierazi nahia eta komunikatzeko beharra gauza bat dira, eta beste bat, oso bestelakoa, horretarako ahalmena eta egokiera ukaitea. Are gehiago, mundu guztiaren agerian egiten bada. Esate baterako, zuk zeuk egundoko hankasartzeak egiten dituzu euskaraz, idatzi honetan bertan. Halaxe gaude eta gabiltza. Denok ere. Demokrazia moderno eta eskurakoaren gaitza omen, dakiena eta ez dakiena, balio duena eta hutsala... denak berdintzen dituena. Platon eta haren astoa, denok maila berean. Zergatik ez? Denok dugu nahi duguna nahi dugun eta ahal dun bezala esatekoa. Ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon