Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ordu aldaketari insumisioa

Ordu aldaketari insumisioa

Gari Araolaza 2005/11/07 12:09

Pentsatzen ari naiz datorren udaberrian ordu aldaketaren insumiso egitea.

Ofizialki esan nahi dut, manifestazio eta guzti. Izan ere, nahi gabe, baina astebete beranduago, oraindik nire gorputzak ez du barneratu ordua aldatu dugula.

Arrazoi nagusia ni naiz, "animal de costumbres" esaten zaiona. Oporretan ere, 10 edo 15 egun kostatzen zait ohean 8etatik haratago lo gelditzea. Bitartean hor jarraitzen dut, goizeko 6'30ak edo 7ak aldera esnatuz eta jeikiz.

Nire familian ere antzerako zerbait gertatzen da. Gure 3 urte t'erdiko Andoni, oraindik ez da konturatu ordua aldatu dugunik. Goizeko 7tan esnatzen da egunero. Oraindik bi hilabete ez dituen gure Olatz ere berdin, hari goizeko 5'30tan sortzen zaio gosea, lehen 6'30ak arte irauten bazuen ere.

Okerrena da, iluntzeko 8tan logurea sartzen zaidala, eta ezin besterik egin.

Zergatik aldatu behar ordua?

Noiz enteratuko dira gure agintariak ordu aldaketa honek ez duela ez buru eta ez hankarik? Noiz utziko diogu tontakeria honi? Ikerketa zientifikoren bat behar dugu, ordu aldaketak pertsonen gain sortzen dituen kalteak aztertuko dituena.

Badago beste insumisorik hor zehar?

etiketak: e-gizartea
xme
xme dio:
2005/11/07 16:17

Ezkioko apaizaz kontatu zidaten, egoskor hutsa zela, eta, ordu aldaketen kontua hasi zenean, berak erabakiko zuela halako zerak txorakeriak zirela, edo deabruaren asmakeriak bestela, eta bere herrian ez zela halakorik izango. Herritarrek bestelako aferetarako beraiek ikusi behar zer egin, baina elizako orduei, ordulariari eta kanpaiei zegokienez, lehengo martxan segitu omen zuten, apaizak han iraun zuen bitartean.

Gari
Gari dio:
2005/11/07 17:00

Bai eredugarria apaiz horren kontua, baina ez da inolaz ere insumisoa. Ordu kontuetan hori bere herriko "jauntxoa" zen eta botere posizio hori aprobetxatu zuen bere bidea egiteko. ;-)

Eskerrik asko Xabier!

Uxo
Uxo dio:
2005/11/09 12:11

Manifestazioa antolatzen baduzue ni joango naiz pankarta eustera. Ni ere oraindik ohitu ezinda nago: 6:00etan esnatzen naiz goizero eta gaueko 9etarako logureak nago. Hau desastrea!

txikillana
txikillana dio:
2005/11/11 23:09

Chee looooco, arrazoi osua daukak eta nik be aspaldittik najenbixan halako zeozer egin nahixan ¿viste? Gaiñera, ordu aldaketian ohittura horrek etxaukak urte asko. Gizakixa ordutegi solarrakin ibilli izan dok orain dala 50 urterarte. Naturalena izango litzakek, flaco. Chao pibe. Ni be apuntau klubera. O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon