Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ezetz Minid. Nik Bloglines!

Ezetz Minid. Nik Bloglines!

Gari Araolaza 2005/10/19 13:30

Gaur Minid-ek dio berak Rojo erabiltzen duela azkenaldian RSS jarioak irakurtzeko.

Nik aspaldi frogatu nuen eta gaur beste buelta bat eman diot ea hobetuta dagoen edo... Keba.

Nik oraingoz Bloglinesekin jarraitzen dut. Interfaze garbia eta sinplea, letratipo irakurterrazak, eta feature arraroak erdi-ezkutuan. Askoz hobeto!

Gauza batek harritu nau. Diegok dio Bloglines no está mal, pero a la hora de organizar mis feeds no pude dar con las opciones de crear carpetas . Karpetak? Beste zerbaitetaz arituko da, nik oso erraz dauzkat eta, jario guztiak karpetatan antolatuta (nahiz eta erabileraren erabileraz nahiko nahaste daukadan).

etiketak: sarea
newton
newton dio:
2005/10/26 16:14

Nik ere nahiago dut Bloglines. Duela dexente erabili izan nuen Rojo, baina errazago egiten zitzaidan Bloglines ;) Zertarako aldatu zerbait ongi baldin badoa? Ziur nago orain jende piloak erabiliko duela Rojo mini-dk esan duelako ...

Julen
Julen dio:
2005/10/19 22:52

Gari, karpetenarekin ni ere zur eta lur geratu nintzen atzo hori irakurri nuenean. Ez da ba oso erraza!

Gorkaren moduan nik ere bloglines toolkit erabiltzen dut. Oso praktikoa da.

Gorka
Gorka dio:
2005/10/19 17:04

Nik ere Bloglines erabiltzen dut. Beste asko ere probatu ditut baina Bloglinesekin gustora nago.

Honetaz gain, Bloglines Toolkit deitzen den Firefox gehigarri bat ibiltzen dut. Honek, berrikuntzak daudenean toke bat ematen dit behean eskubitan agertzen den irudi baten bitartez.

Gainera azken aldian Bloglinesek aldaketa txiki baina interesgarriak egin ditu. Hala nola, mezu berriak eta beranduago irakurtzeko utzi zenituenak ezberdindu, "HotKeys" aukera etab.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon