Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / 2005eko errore handienak webgintzan, Nielsenen ustez

2005eko errore handienak webgintzan, Nielsenen ustez

Gari Araolaza 2005/10/04 10:43

Webguneak egiten ditugunontzat klasiko bat da Jakob Nielsen-en Top 10 Web Design Mistakes . Aurtengoan ere atera du 2005eko errore handienak webgintzan zerrenda.

Batzuentzat Jakob Nielsen radikal bat besterik ez da, eta agian arrazoia ere badute, baina bere lana hori da. Bere lana, purista izatea da, guk berarengandik pixka bat har dezagun eta ahal den guztietan erabiltzailearen alde egin dezagun.

Oso sarri gertatzen zaigu bezeroen aurrean, erabiltzaileak defendatu behar izatea. Bai, bezeroa bera da, baina sarritan ez da konturatzen bere gustoko erabaki asko webgunearen bisitari eta erabiltzailearen kontra doazela. Animazio bat nahi du, gauza orijinalago bat... Nahasmena normalean. Guk nahiago izaten dugu benetako bezeroarengan pentsatzea, kasualitatzen webgune horretara iritsi eta zerbaiten bila dabilen bezero horrengan.

Horregatik iruditzen zaizkigu garrantzitsuak Nielsenen gomendioak. Noski, gero nola aplikatzen ditugun, hori gure kontua da, eta kasu bakoitzean neurtzen dugu egin beharreko kasua, dena ez bait da zuria edo beltza. Baina saiatzen gara.

Arauak apurtzeko, aurretik ezagutu beharra dagoenez, hona hemen 2005eko errore handienak webgintzan .

  1. Irakurgarritasun arazoak: letra tipo txikiak, tamaina fijoak (erabiltzaileri aldatzeko aukerarik eman gabe) eta kontraste gutxikoak.
  2. Lotura ez estandarrak: testu batean ezin dugunean desberdindu zer den lotura eta zer ez, eta nire gerra pertsonala: loturak leiho berrian zabaltzearena. Nik erabaki nahi dut leiho berria noiz ireki. Bestalde, aurten gure kontura hartutako erabaki batekin ere ados dago Nielsen: PDFak leiho berrian.
  3. Flash: edo Flash-aren erabilpen okerra esan beharko genuke
  4. Weberako idatzi ez den edukia: irakurtzean, bla-bla-bla-bla entzuten duzunean zure garunean.
  5. Bilaketa txarra: webgune batean bilaketa jartzen dugunean.
  6. Nabigatzaile ez-bateragarritasuna: garai batean garrantzi gutxi izan du, Internet Explorer nagusi zelako, baina hau ere aldatuz doa. Onena estandarrak jarraitzea.
  7. Datu-orri deserosoak: luzeak, zailak, behar ez diren daguekin, beharrezko eremuak...
  8. Kontakturako informazio eza: erabiltzaileak konfidantza hartzen dute helbide fisikoren bat ikusi ezkero. "Bai, sarean gaude, baina aurpegi eta bulego eta telefono zenbaki bat ere badugu" esatea garrantzitsua da.
  9. Maketazio zurrunak: zabalero finkoko maketazioak, nabigatzaile handietan txiki eta txikietan handiegi ikusten direnak. Hor badugu zer hobetu.
  10. Argazkien anpliazio ezegokiak: "Argazkia handiago ikusi" lotura batean klik egin eta oso antzerakoa erakustea, benetan argazki handiagoa erakutsi beharrean.

2005eko errore handienak webgintzan zerrenda osoa.

etiketak: geek
Gari
Gari dio:
2005/10/04 15:21

Ez dago zertan beti jarri beharrik.

Webgune txikia eta aukera mugatuak dituena bada, zertarako jarri bilaketa egiteko aukera?

Patxi
Patxi dio:
2005/10/04 15:14

Oso mezu interesgarria Gari. Gauza batek harritu nau hala ere: "webgune batean bilaketa jartzen dugunean". ?? Ez al da oinarri-oinarrizkoa?

Patxi
Patxi dio:
2005/10/04 15:56

Bueno, uste det blog batean, txikia izanda ere, oso ondo etortzen dala. Hasiera orrian azken 4-6-10 mezuak dituzu. Blog horretan aspaldian irakurri zenuen zerbait berreskuratu nahi badezu, nola egin bilaketarik gabe? Nik maiz jotzen det blogetako bilatzaileetara, eta eskerrak hor dauden! Bestela ezin izango nituzke mezu hoiek berreskuratu. Edo txingurri lana egitea tokatu bestela, hilez hile jun eta CTR-F ri emanez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon