Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Agur Telefunken!

Agur Telefunken!

Gari Araolaza 2005/09/26 11:36

Obsesioak izaten dira, eta nire obsesioetako bat zena desagertu da berriki:

Agur Telefunken

Hutsunea. Horixe da orain dagoen guztia Mendaroko tren geltokian.

Zer zegoen hor lehen?

Luistxok atera zion argazkia duela urtebete edo:

Mendaro, azulejozko propaganda

Publizitatea hain erraz desagertzen da, horregatik anuntzio hau berezia zen niretzat. Gordeko zuen norbaitek ala harri tontor batean egongo dira azulejo guzti horiek?

Beti pentsatu dut objektu zaharrek fase kritiko bat pasatzen dutela, zaharrak direnean baina oraindik antigualla ez direneko tarte hori. Krisi tarte horretan inork ez baditu zakarretara botatzen, etorkizuna bermatuta izaten dute objektu horiek, antikuario edo gauza zaharrak baloratzen dituztenen eskuetan.

etiketak: geek
Goio Telletxea
Goio Telletxea dio:
2005/09/29 10:30

Jopelas! hori da duen indarra...ezin zintezke albotik pasa gelditu gabe. Ta gainera begirunez tratatu dute, izan ere, dituen haustura horiek berezkoak dirudite. Baldosa horiek tabernaren baterako gordeko balituzte bederen!!jejej Non ote dira?

aercilur
aercilur dio:
2005/09/26 23:10

etxeko telebista zaharra telefunken zan, egurrezko karkaxagaz!

Ikusten dodanez, iragarki batzuk kendu, ta beste batzuk jarri dabez. :)

Superbai
Superbai dio:
2005/09/27 13:05

Zelako pena ematen duen halako iragarkiak kentzea!

Beste sasoi bateko lekukoak dira "erabili (ikusi) eta bota" aurreko publizitate sasoiko adibideak...

Entzunda dut Andaluzia aldean, konturatu daudela baldosen gaineko obra henen balore hizkorikoaz (?) eta gorde egiten dituztela... non bukatuko ote zituzten Telefunken honen zatiak?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon