Handia da Eibar!
Bai, handia da Eibar, eta Elgoibartar batek esaten du gainera. (Elgoibar ere bada handia, baina beste modu batean, han gauza handiak disimulo gehiagorekin gertatzen dira.)
Araba edo Nafarroako lautadetakoek ez dakite zer nolako lanak izan dituen eibartarrak bere herrian edozertarako metro karratu batzuk lortzeko. Nik argi daukat faktore hori izan dela garrantzitsuenetakoa Eibarko industria garatzeko orduan, zailtasunek jendea zaildu egiten dute eta.
Horren adibide ona da Eibarko datozen urteotako proiektu industrialik garrantzitsuena, Matxariako industrialde berria .
Ez dagoen tokian lursail laua ateratzen ari dira, garabi handi batzuk, eskabadora txikiak, mendiaren ormak zulatu eta piloteak (horrela deitzen zaie?) sartuz. Behin lurra ziurtatutakoan, pixka bat gehiago jan eskabadoraz eta berriz hasi. Gaur goizean argazkia ateratzera joan, eta begira nola diren gauzak, perspektibarik ere ez dago argazki txukun bat egiteko. Atera kontuak!
Zenbateko kostua izango duen lursail horrek? ez dakit, baina seguru merezi duela. Seguru han jartzen diren enpresek errendimentua aterako diotela! Aupa Eibar!
Izango da handia, ez dut ukatzen, eibartarra naiz eta harro nago! :-) , baina aipatzen duzun kasoa ez da harro egoteko modukoa.
Matsariako proiektua egiteko Eibarko Udalak Izartu programara , Hirialdeak Biziberritzeko Plan Osora, laguntza eskatu zuen , baina 4 urteetarako, 2001-2004, planifikatuta zegoenatik ez zen ezer egin.
Hori dela eta, hurrengo laguntzetara aurkezteko aukera galdu zuen. Ez nago seguru, uste dut azkenean luzapena lortu zuela, baina sekulako atzerapena daukate lan horiek!
Proiketuaren Taulan daukazu egindako lana: aurreikusitako 3,5 milloitik bakar-bakarrik 0,13 gauzatu dira.
Badakigu ez dela erraza Eibarren hirigintza mailan, industriarako, ekipamenduetarako edo egoitzaldeetarako, proiektu berriak ateratzea, baina ez dut uste harro egoteko modukoa denik proiektu guztiak daukaten atzerapena: Matsariako industrialdea, Coliseo herri antzokia, etxebizitza sozialak, eta abar.