Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Komando-lerroko Photoshop-a

Komando-lerroko Photoshop-a

Gari Araolaza 2005/08/25 16:08

Tresna ikaragarriak dira Photoshop eta bere anai librea den GIMP . Azken hau gainera euskaratuta daukazu.

Hala ere, bi arazo dituzte programa hauek:

  • Batetik konplexuegiak dira urtean behin edo birritan bakarrik erabiltzen ditugunontzat.
  • Bestetik ongi erabiltzen jakin beharra dago. Tresna beraren erabilpenaren ezagutzaz gain, oso zabaldua ez den zerbait behar da: estetika, gusto ona edo koloreak eta proportzioak ongi konbinatzen jakitea.

Horregatik buruhauste asko izaten ditut nik biekin.

Bederatzi argazki orri bakarrean

Hori da egin nahi nuen gauza bakarra. 9 argazki hartu eta fitxategi bakar batean jarri, 3x3-ko lerroetan banaturik, gero argazkidendara eraman eta inprimatzeko.

Ezinezkoa, ez Photoshop eta ez Gimp-ekin. Batek ez zuen nik bezala zehazki egiten, bestearekin ez nintzen ongi konpontzen... Kaka zaharra, denbora asko galduta.

Soluzioa komando-lerroan Linuxzaleentzat

Sarean bila eta bila, azkenean aurkitu dut ImageMagick programa liburutegia erabilita. Aurretik ere erabilia nuen, tarteko beste programaren bat jarrita, argazkien tamainak kudeatu zitzan, baina nik kontrolatuta gaur erabili dut lehenengo aldiz.

Nire Mandrivan soluzioa segituan jarri dut martxan:

    su    urpmi ImageMagick  # Honek egin du paketearen instalazioa    exit 

eta orain, instrukzio majikoa:

    montage dsc*.jpg -tile 3x3 -geometry +10+10 emaitza.jpg 

edo beste modu batean esanda:

  • Hartu dsc*.jpg fitxategi guztiak
  • 3x3-ko lerrotan jarri (9 argazki neuzkan)
  • Utzi 10 pixeletako marjina irudien artean
  • Gorde emaitza emaitza.jpg fitxategian.

Listo! Pakea!

ImageMagick-en erabileren adibideak hemen

Eta nik egindako adibide bat hemen Lili eta Andoni jolasean

Eguneraketa (2005/08/26): Artikulua idatzi eta handik pixka batera, ez dut aurkitzen ba, Peio Arreituren bloga ? eta ImageMagick-en inguruko artikulu batekin gainera! Hori ere jarraitzekoa izango da...

etiketak: geek
Julen
Julen dio:
2005/08/25 20:02

Oso erabilgarria bai imagemagick paketea. Nik gehienbat convert tresna erabili izan dut eta emaitzak oso onak dira. Gainera, web aplikazioetan erabil daiteke modu arrakastatsuan.

e-gor
e-gor dio:
2005/09/01 10:32

A ze kasualitatea hain egun gutxiren tartean zu eta Peio gauza beraren inguruan aritzea, ezta? Ba are handiagoa kontatuko dizut.

Egun batzuk nenbilen laneko kontu baterako irudiak CMYK-TIFF formatutik RGB-JPEG formatura loteka (hau da, mordoa instrukzio bakarrean) bihurtzeko software baten bila. Denetarik jaitsi eta probatu dut, doakoak, ordainpekoak... Baina batek ere ez zidan egiten justu nahi nuena. ImageMagick entzuna nuen, baina uste nuen liburutegi bat soilik zela, eta ez nuen ezer programatu nahi, programa edo komando bidez erraz egin zedin nahi nuen. Horrez gain, Linux-erako soilik zegoela uste nuen, eta nik Windows-erako behar nuen.

Zuei esker jakin dut ImageMagick komando-lerroti ere erabil daitekeela eta Windows-erako bertsioa ere baduela. Probatu dut, eta ederto egin dit behar nuena! Eskerrik asko bioi!

Goio Telletxea
Goio Telletxea dio:
2005/08/30 13:28

Sobera ezgutuko dituzue, baina PHP-ko GD libreria berak ere interesgarriak dira oso: http://es2.php.net/gd

Luistxo
Luistxo dio:
2005/08/26 13:14

Oso interesgarria. Ba ei dago Windowserako, ezta? Baina izango ote naiz, injinerutza titulu barik, hau manejatzeko gauza?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon