Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Miramar hotela bozgorailu handi bat da

Miramar hotela bozgorailu handi bat da

Gari Araolaza 2005/08/24 10:01

Oporretan ere horrelako tontakerietan ibiltzen naiz.

Badakizue zer diren katadioptrikoak? autoetan, bizikletetan eta emerjentziazko txalekoetan ditugunak. Hiru espiluz osatutako angelu zuzendun eskinak dira. Argia nondik bidali, bueltan bidaltzen da zuzen-zuzen hara, igorlearengana.

Oso erabilgarriak gauean ikus zaitzaten, ilargirako distantzia kalkulatzeko eta abar. Wikipedian ere badago informaziorik horren inguruan: Corner reflector edo Retroreflector .

Debako Miramar hotela zena ere horrelakoa da, baina soinuari dagokionez. 60 balkoi ertzek sortzen dute efektu hori, ingurune jakin batean, argazki hau aterata dagoen tokitik:

Miramar hoteleko altaboza

Froga erraza da:

Egin Deban buelta bat, eta Miramar hotelaren alboan, Itziarko errepidearen alboan jarrita zaudela hotelari begira, isilean zerbait xuxurlatu. Hotelak segituan erantzungo dizu, 60 balkoiei esker. Lasai egon, bi metro haratago daudenek ez dizute entzungo eta. Zuk bakarrik entzungo duzu.

Horrelako jolasetarako ez dago Kutxaespaziora joan beharrik!

etiketak: geek
eneko
eneko dio:
2005/08/29 01:45

Ez nekien Hotel Miramarri esker zela, baina oihartzun efekto hori oso ondo entzuten da, edo entzuten zen, Santa Katalina ermitatik Debako hondartzara jaisten den bide amaieran. Antzinako Hotel Playa, gaur egun etxeak daude, atzetik doan bidean. Beti jaisten ginen handik ohiuka!

Iturri
Iturri dio:
2005/08/25 20:46

Ondarrura noan hurrengoan, igual geratuko naiz errepide bazterrean.

Hala ere, HOTEL MIRAMAR zena TEL M AR da orain eta E hizkia erortear dago.

Enpin...

aercilur
aercilur dio:
2005/08/25 10:27

Debara joaten nazen hurrengoan, badakit nun geratuko nazen :)

Gari
Gari dio:
2005/09/11 16:12

Norberak xuxurlatutakoa Patxi! :-)

Patxi
Patxi dio:
2005/09/11 04:27

Baina zer erantzuten dizu... Zuk nahi dezuna, ala beste zerbait? Publizitatea ez da ba izango?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon