Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Irakurle: feedback-a eman

Irakurle: feedback-a eman

Gari Araolaza 2005/07/05 16:27

Blogen irakurleei deia:

Ez utzi blogariak bakar-bakarrik usteltzen. Ieup! bat egin edo... zerbait noizean behin, alde edo kontra berdin da. Askotan nahikoa da "Ze polita" edo "nolako txorrada" esatearekin.

Azkenaldian sentitu dut zenbaitek erritmoa gutxitu dugula. Nire kasua ere oso irregularra da. Batzutan berotu eta bi egunetan bi mezu, bestetan asteak ezer idatzi gabe. Hala ere egunero nabil hemen inguruan, ea nere txokotik norbait pasatu den ikustera.

Hau da buztan luzea. Egunean hiruzpalau bisitari bakoitzak, eta horietatik %5-ak uzten du mezuren bat. Batzuk jakin nahi izaten dute zenbat jende pasatzen den beraien tokitik, besteek bultzadatxo bat behar dute aurrera jarraitzeko...

Horregatik, blogak irakurtzen bazabiltza, utzi noizean behin hor izan zarenaren seinaletxo bat, lehen mendi puntetako kutxatiletan txarteltxoak uzten ziren moduan.

Lastima da, baina azkenaldian faltan botatzen ditut Trapero edo JabiSarean edo beste batzuk. Oraintxe noa haiei zerbait esatera.

Asike irakurle, txintxoa izan eta gaur utzi norbaiti erantzuntxoa.

etiketak: sarea
Joseba
Joseba dio:
2005/07/14 23:51

Ieup, zer moduz aurreko ostiralean?

edurne
edurne dio:
2005/07/21 14:01

Kasualitatez sartu naiz hemen eta erantzuteko zure eskaeriari kaso eginez, irudiak oso onak begitantzen jataz, Gari (neretzako Garikoitz zara baina tira). Orain ezin dot baina denbora gehixao daukatenian irakurriko dot blogekua gustora.

Animo eta segi horrela.

Edurne Bilbao

Unai
Unai dio:
2005/07/08 13:16

Kaixo!

Animo ba! eta jakin ezazu egunero egiten dizudala bisitadatxoren bat (RSS bidez) ia zer berri duzun jakiteko...

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/07/05 22:02

Bloga bat egunero elikatzia baiño errazagua da aupada bat emotia. Hor doia ba. Aupa! :-)

Oin, badakizu, irakurrixa izan gura badozu mimo eskaera gutxiago eta: edukixa, edukixa eta edukixa. :-)

Gari
Gari dio:
2005/07/06 14:35

Bai, mila esker!

Baina nire eskaera orokorra da, ez bakarrik niretzat eta ez bakarrik gaurkorako!

Jozulin
Jozulin dio:
2005/07/06 10:34

Eup!

Josu Aztiria
Josu Aztiria dio:
2005/07/05 23:47

Animo ba !

Julen
Julen dio:
2005/07/05 22:35

Beste bat hemendik bueltaka.

Jabi
Jabi dio:
2005/07/15 14:56

Zuk nirean utzitakoari erantzunez, bai, oporretan izan naiz (astebete bakarrik) kanpoan. Orain zeregin dexente izango dut jaso dudan comment spam-a garbitzen, besteak beste. Ondo segi

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/07/05 20:15

Egia da, Gari, blogariok ere behar izaten dugula mimo apur bat, kasu honetan irakurleen animoa.

Irakurle naizen aldetik, hona hemen nire eupada zuretzat, hain ondo azaldu duzulako denon premia hori. Besarkada bat.

aercilur
aercilur dio:
2005/07/05 19:43

Udan ez dakit, baina asteburuetan, askoz ere gitxiago idazten da, ta astelehenetan bapatean bloglines osterabe topera egoten da. Ta mezu bat izteana nahiz eta agurtzeko izan bakarrik, ba bai asko eskertzen da.

Miguel
Miguel dio:
2005/07/05 19:14

Nik ere, erritmoa gutxitu dut azkenaldi honetan... uda izango ote da? Blog askotan nabari izan dut post gutxiera... opor nahiak! :D

Dena den, ostegun honetan cocktail-a daukagu... ikusiko ote al gara?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon