Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / EITB mesedez: erraztu gauzak!

EITB mesedez: erraztu gauzak!

Gari Araolaza 2007/10/26 10:36

Nere ohe-laguna ( marijok esaten duen moduan , nahiz eta oso definizio motza den) Luis Rojas Marcos sikiatraren jarraitzaile sutsua da eta atzo ezin izan zuen Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa entzun. Erregalatzea pentsatu dut, bere MP3an entzun dezan kirola egitera doan hurrengoan. Ondorengo pausoak eman behar izan ditut:

  • Webgunera joan eta elkarrizketan klik egin.
  • Audioa gelditu eta Ktrl-U Firefox-en, orriaren iturburu kodea ikusteko.
  • mms://... bidez hasten zen lotura kopiatu
  • Microsoft-en asf fitxategia deskargatzen jarri
  • asf fitxategia, wav formatura bihurtu
  • Lame erabiliz, wav fitxategia mp3-ra bihurtu.

Nola egiten dudan, azaldu dut lehenago ere: Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun

EITBko lagunei eskaera: hau ezin da errazago jarri? Zergatik ez duzue zuzenean mp3, ogg edo dena delako fitxategia jartzen, ahal bada formatu ireki eta libre batean?

Mplayerren mezuak

Bestalde, lan honek mezu polit bat irakurtzeko aukera eman dit. Mplayerrek emandakoa:

Everything done. Thank you for downloading a media file containing proprietary and patented technology. Core dumped ;)

Eguneraketa (2007/10/28): Hara non aurkitu dudan fitxategi asko mp3-an dituztela. Zerbait asmatu beharko dugu hau errazteko, jakinik hortxe dagoela soluzioa:

mp3-aren kokalekua zehazten duen XMLa

etiketak: irratia
xa2er
xa2er dio:
2007/11/02 02:24

Aspaldi partez esaten duzuna egiten saiatu banintz ere, ez nuen beharrezko pazientziarik izan. Thanx a lot! Bien bitartean, aipatzen duzun galderari erreparatuta, nik ere jakin nahiko nuke zergatik ez duten .mp3 edo .ogg formatoaetan beraien saioak jartzen. Utzikeria? Lizentzia kontuak?

Patxi
Patxi dio:
2007/10/27 13:57

Ostiralerako logure konzentrazioak hain izaten dira haundiak...

Zure ohe-laguna da beraz Luis zalea. Luis(txo) Fernandezekin gehiago ikasiko lukeelakoan nago, baina ni ere, askotan, psikiatra baten premia pixkabat izaten dedala kontutan hartuta, auskalo nere iritziak batere balio duen ;-)

Josu
Josu dio:
2007/10/26 14:59

Ea lortzen duten. Krak hutsa egina zaude, Gari. ;)

Gari
Gari dio:
2007/10/27 09:43

Ai, ai, ai... Patxi eta Denis

Marijo aipatu dut, baina bakarrik bikoteari ohe-lagun deitzen diolako eta izen hori Marijori kopiatu diodalako. Nire ohe-lagunak ez du Marijo izena. :-)

dENiS
dENiS dio:
2007/10/27 01:19

Kraka da, bai, Rojas Marcos. Atzo ordubetez entzun genuen Business Global Conference-n eta denok txoratzen utzi gintuen. 2Doz grabatu zuten dena baina webean ikusteko esperantza handirik ez izan, Marijo.

Patxi
Patxi dio:
2007/10/27 00:59

Nik Screamer radio programaren bidez gordetzen ditut irrati-saioak.

Luis Rojas Marcos? Bere liburu bat irakurri nuen, eta bukatu nuenean izenburua jarri nion: "nola kontatu 285 orritan lau orri eskasetan konta daitekeena".

Marijo, hor al zaude? ;-)

Gari, guztiz ados zurekin.

Ricardo
Ricardo dio:
2007/10/26 18:56

Ba eskerrik asko trukoagatik. Nik EITBko audioak ezin ditut ezta entzun ere; ez dut lortzen Firefoxen eta ezta IEn (zin dagit bolumena piztuta dagoela). Orain, gutxienez, badakit zer egin behar dudan audioak jaisteko.

Konplikatu xamar egiten dute, bai, Ea aldatzen duten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon