Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Geroz eta blogari gehiago medio tradizionaletan

Geroz eta blogari gehiago medio tradizionaletan

Gari Araolaza 2007/10/16 16:22

Pixkanaka irabazten ari gara. Orain arte hain sarri kazetari profesionalak vs. blogari afizionatuak konparaketaren inguruan entzun behar izan dugu. Denbora asko ematen duela blog bat idazteak, endogamia dela, kuadrila edo komunitatea garen eta abar entzun ditugu.

Gauza da geroz eta blogari gehiagori deitzen digutela medio tradizionaletik. Zerrendan azkena Imamon da, eta hark osatu du zerrendatxoa . Seguru badela hor zehar gehiago, herri aldizkarietan eta abar.

Oraingoz gehienetan teknologia berrien txokoa eta antzerakoak betetzen ari gara, baina marea zabaltzen doa eta geroz eta gauza gehiagorako deitzen joango dira, bai irrati, telebista eta bai prentsatik.

Eta hori dena zergatik? zer esan badugulako, iritzia dugulako eta publikatzera ausartzen garelako, lotsa gutxi dugulako, ideiak antolatu eta kanporatzen ikasi dugulako. Agian hau dena ez da guztiz egia nire kasuan, urliarenean edo zeurean, baina denon artean ahots desberdinen korua osatzen dugu, eta balio dugu. Guk badakigu hori eta medio tradizionaletakoei erakusten ari gara.

etiketak: sarea
Markel
Markel dio:
2007/10/19 02:07

Guztiz ados. Ez dakit benetan onak edo txarrak garan baina zeoze esateko daukagula argi dau. Danok daukau zeoze esateko, ta seguruena norbaitxek jasoko dabela gure mezua. Nik be blog bat sortu dot oin dala pare bat hilabete ta bueno, hortxe nabil lanian:www.txelos.blogspot.com(norbaitxek interesa baldin badaka...). Internet osatzen daben blogosferiak gero ta pisu gehixau daka ta suposatzekua da gero eta gehixau hartuko doskuela kontutan. Bakoitzak esaten dabena danon jakintza bultzatzen dau. Hurrengorarte

Gari
Gari dio:
2007/10/18 19:22

Eskerrik asko bioi!

Patxi
Patxi dio:
2007/10/17 03:39

Zorionak Gari!

leire
leire dio:
2007/10/16 20:29

Zorionak, Gari! Etiamen blogian jakin dot zure eguna zala. Ondo pasau eguna!!!

Gari
Gari dio:
2007/10/20 18:48

Hori da Markel! Animo zure blogarekin!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon